Oreka IT-k zorigaiztoko 2020 urtea nota onarekin gainditu du

Lehenik eta behin gure bezeroek jasotzen duten zerbitzuan ez dugulako aparteko eraginik izan, naiz eta etxetik lan egin behar izan dugun askotan, naiz eta zerbitzu asko egokitu edo murriztu behar izan ditugun, gure bezeroen ondoan egon gara beti egoerara moldatuz eta gure zerbitzuaren kalitatea mantenduz.

Bigarrenik, naiz eta osasun krisialdiak adostutako zerbitzu askotan eragin murritzailea izan duen, Oreka IT-k inoiz izandako fakturazio handiena eta lan talde ahaltsuenarekin itxi duelako 2020 urtea. Gure hazkunde prozesua ez da mantsotu eta gero eta zerbitzu osoago eta eraginkorragoa dugu zuei eskaintzeko.

Hirugarrenik, gure plan estrategikoari eutsi diogulako aurtengo oztopo guztien gainetik. Horrek eraman gaitu beste ekintza batzuen artean, Bizkaian iragarrita geneukan egoitza irekitzera. Hemendik aurrera, lurralde honetan gure zerbitzu ahalmena handitu dugu beraz, eta bezero berrietara helduko garen esperantza eta ilusioarekin lanean gabiltza.

Baina batez ere, urtearen balorazio baikorra egin nahi dugu, gure giza taldeak erakutsi duen konpromezu, gizatasun eta gaitasun handiagatik. Zuetako askok badakizue honezkero Oreka IT bihotza duen aholkularitza bat dela, eta jaso diren egoera guztietara egokitzeko gaitasuna izan dugula, kontratuetan jasotakotik aratago, bezero bakoitzaren egoerara moldatzeko gai izan gara, oso argi dugulako guk zuek laguntzeko gaudela, baina ez orain bakarrik, luzerako baizik.

Etorriko dira garai hobeak eta han egongo gara zuekin ere, baina bitartean, hemen gaituzue sasoi katramilatsu honetara moldatu eta zuen enpresak aurrera bultzatzeko.

OREKA IT - Consultoría tecnológica SAP ERP en Vitoria - Gasteiz (Alava)