Select Page

ORDUTEGIAREN KONTROLA

Langileei ordutegi erregistroa egiteko aukera ematen dien aplikazioa.

Aplikazio honek aukera ematen die langileei ordutegiaren eta absentzien erregistroa egiteko, modu autonomo, erraz eta azkar batean; hala, prozesu horri dagozkion kostuak nabarmen murriztuz konpainiari. Tresna hau guztiz egokituta dago gailu mugikorrekin: edozein gailu, edozein leku eta edozein ordutan.

Beren negozioan zer gertatzen den jakin nahi duten konpainia guztiei zuzenduriko tresna da; izan ere, langileen fitxaketari esker, zenbat ordu lan egiten duten eta non dauden jakin ahal izango dute. Lege-eskakizun guztiak betetzen ditu, gainera, enpresek langile guztien orduen erregistroa bete behar baitute, aparteko orduen kontrola bermatzeko.

Abantailak

01

Hizkuntza anitzekoa da.

02

Fitxaketen geolokalizazioa egiten du.

03

Fitxaketen kudeaketa eta sarrera administratiboa errazten ditu.

04

Langileen presentzia edo absentzia orduak fitxatzeko aukera ematen du hainbat arrazoi azalduz.

05

SAPekin integrazio natiboa: pareen erregistroa, denboren ebaluazioa, presentzien, absentzien eta kontingenteen sorrera eta nominan islatzea.

btn-rojo-flecha

Zer soluzio teknologiko estaltzen du?

  • Langileari paregabeko esperientzia eskaintzen dio, erabilitako giza baliabideen backend sistemak zeinahi direla. UI5en sortua da.
  • Android eta iOSekin bateragarria da.

Eskatu zure demoa

Ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa gure soluzioek! Agendatu erakustaldi bat eta gure adituek lagunduko dizute gehien interesatzen zaizun produktua zehatz-mehatz ezagutzen.