OLAIA
Informazioaren bilaketa adimendunerako AA laguntzailea
Olaia Oreka ITk diseinatutako adimen artifizialeko laguntzailea da. Haren eginkizun nagusia da langileen laguntzea SAPen nahiz enpresako gainerako dokumentuetan dagoen funtsezko informazioa aurkitzen, interpretatzen eta antolatzen, elkarrizketa natural bat erabiliz, eta zeregin horietarako erabilitako denbora eta baliabideak optimizatuz.

Dokumentazio-bolumen handiak erabiltzen dituzten eta edozein arlotako –giza baliabideak, finantzak, produkzioa, logistika, salmentak, etab.– informazio garrantzitsua berehala eskuratu behar duten enpresa eta erakundeei zuzendua dago. Datuak bilatzeko, eskuratzeko eta sailkatzeko prozesuak optimizatu nahi dituzten lan-taldeei ere zuzendua dago, bai eta egituratu gabeko iturrietatik ezagutza egituratua ateratzeko laguntze behar duten profesionalei ere.
Abantailak
Funtsezko informazioa aurkitzeko behar den denbora nabarmen murrizteko aukera ematen du.
Kontsulta konplexuen emaitzak lortzeko aukera ematen du, datu zehatz eta garrantzitsuetan oinarrituta.
Dokumentuak bilatzeko eta sailkatzeko eskuzko atazak desagerrarazteko aukera ematen du.
Puntu bakar batetik beharrezko informazio guztia eskuratzeko aukera ematen die taldeei.
Aukera ematen du erabaki estrategikoak hobeto hartzeko eta negozioari buruzko ezagutza zabaltzeko.

Ezaugarriak
- Formatu anitzetarako gaitasuna: dokumentuak PDFn, Word-en, Excel-en eta bestelako ohiko formatuetan prozesatzen ditu.
- “SAP ready”: SAPekin interkonektatua (R3, S/4 HANA, SAP Business One).
- Denbora errealeko integrazioa SAP sistemen, datu baseen eta bestelako sistemen bidez.
- Hizkuntza anitzeko prozesamendua: hainbat hizkuntzatako dokumentuetarako.
- Negozio bakoitzeko sektoreen eta beharrizan zehatzen arabera pertsonalizatzeko aukera.
- Interfaze modernoa eta lagunkoia, edozein erabiltzailek erabil dezan errazteko, ezagutza teknikorik behar izan gabe.
- Software as a Service (SAAS) soluzioa.
Eskatu zure demoa
Ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa gure soluzioek! Agendatu erakustaldi bat eta gure adituek lagunduko dizute gehien interesatzen zaizun produktua zehatz-mehatz ezagutzen.