TicketBai & Batuz
SAP Business One-ren bidez TicketBai eta Batuz araudiak betetzen direla bermatzeko diseinatua
Irtenbide honek, lege-eskakizunetara egokitzea errazteaz gain, dokumentuen kudeaketa automatizatu eta sinplifikatzen du, eta aukera ematen die enpresei bai fakturak TicketBairen arabera kudeatzeko, bai Batuzek eskatzen dituen zerga-dokumentuak ere. SAP Business One-rekin integratzeak prozesu guztiak zentralizatuta egotea ziurtatzen du, eta horrek eraginkortasuna hobetu eta akatsak egiteko aukera murrizten du.
Prozesu horien automatizazioak nabarmen murrizten du administrazio-karga, eta erabiltzaileei aukera ematen die negozioko beste arlo giltzarri batzuetan arreta jartzeko, eta, aldi berean, dokumentu fiskalak behar bezala jaulki eta gordeko direla bermatzen da. Hori guztia segurtasun eta fidagarritasun gorenarekin egiten da, ezarrita dauden lege-estandar guztiak beteta.
Abantailak
01
Salmenta-fakturan bertan, TicketBairen bidalketa sortu den unean zein egoeratan dagoen egiaztatzea.
02
Faktura bakoitzaren sinadura digitala osatzen du, erakundeari dagokion ziurtagiri elektronikoaren bidez.
03
Faktura bakoitza aurreko unean adierazitako fakturarekin kateatuta dagoela adierazten du, eta monitoretik sar daiteke.
04
QR kodea sortzen du: fakturari buruzko datuak eta faktura kontsulta daitekeen Ogasunaren web helbidea dituena.
05
Kontabilitate-dokumentuan sartzea TicketBairi edo Batuzi jakinarazitako fakturaren estatusa (zuzena, baztertua…).
06
TicketBai edo Batuzek jakinarazitako eta baztertutako fakturak automatikoki bidaliko dira finantza-sailera, informazio egokia atzerapenez irits ez dadin.
07
Batuzen bidalketen aldizkako programaketa.

Zer onura dakartza?
- TicketBai eta Batuzen araudia betetzen dela bermatzea. Araua aldatzen bada soluzioa eguneratzea.
- Business One eta Web Client bezeroekiko bateragarritasuna.
- TiketBai eta Batuz-en monitore zentralizatua igorritako eta jasotako fakturetarako, bidalketa bakoitzerako Ogasunaren erantzuna erregistratuz, faktura bakoitzaren estatusarekin batera (eta xehetasunekin, akatsik egonez gero).
- Jatorrizko fakturak, faktura zuzentzaileak edo aurrerapenekoak prozesatzen dira, bai eta hiru moten baliogabetzeak ere, halakorik balego.
- Jakinarazitako fakturen historiko bat jasotzen da faktura bakoitzaren egoerarekin batera.
Eskatu zure demoa
Ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa gure soluzioek! Agendatu erakustaldi bat eta gure adituek lagunduko dizute gehien interesatzen zaizun produktua zehatz-mehatz ezagutzen.