KELVIN
Oreka ITren MES soluzioa produkzio-inguruneetarako
Kelvin-ek produkzio-inguruneen monitorizazioa, kontrola eta kudeaketa ahalbidetzen du, datuak instalazioan eta denbora errealean bilduta. Kelvin industria-instalazio baten funtsezko arlo guztiak kontrolatzeko diseinatuta dago, eta, gainera, datu horiek ERPra eramateko aukera ematen du. ERPan konpainiako beste sail batzuetako datuekin batera azter daitezke.
Beren produkzio-prozesuak digitalizatu behar dituzten eta beren ERParekin konektatzeko gaitasuna duen MES sistema (Manufacturing Execution System) bat bilatzen ari diren enpresei zuzendua dago.
Abantailak
Produkzioaren kontrola hobetzea ahalbidetzen du, eta horrek eraginkortasuna eta produktibitatea handitzen ditu.
Aukera ematen du erabaki estrategikoak hobeto hartzeko eta instalazioko prozesuei buruzko ezagutza zabaltzeko.
Fabrikatutako produktuen kalitatea eta trazabilitatea handitzea ahalbidetzen du.
Ezagutza-uharteak ezabatzeko eta datuak enpresako beste arlo batzuekin gurutzatzeko aukera ematean du.

Ezaugarriak
- Software as a Service (SAAS) soluzioa.
- Cloud arkitektura CPD dedikatu batean ostatatua.
- Edozein ERPtan integratzeko diseinatua.
- Instalazioarekin eta ERParekin denbora errealeko konexioa.
- “SAP ready”: SAPekin interkonektatua (R3, S/4 HANA, SAP Business One).
- Ekipo, sentsore-sare, aplikazio eta zerbitzu propioekin edo kanpokoekin integratzeko diseinatua.
- IOT sentsore-sareak, adimen artifizialeko (AA) zerbitzuak eta “on the Edge” konputazioa hedatuz funtzionalitateak handitzeko gaitasuna dauka.
- Funtzionaltasunak % 100 moldagarriak dira eta negozio bakoitzaren prozesuetarako neurrira garatu dira.
- Interfaze modernoa, malgua, lagunkoia eta bezero bakoitzaren lehentasunetara erabat moldagarria.
Eskatu zure demoa
Ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa gure soluzioek! Agendatu erakustaldi bat eta gure adituek lagunduko dizute gehien interesatzen zaizun produktua zehatz-mehatz ezagutzen.