Joan den irailean, Oreka ITk urrezko babesle gisa
parte hartu zuen AUSAPE 2021 Forumean.

 

Espainiako SAP komunitatearentzako urteko erreferentziazko ekitaldia izan zen, oraingoan Bilbon. Hain zuzen ere, Euskalduna Biltzar Jauregian, non urte eta erdiz ekitaldi presentzialak bertan behera utzi ondoren, hitzaldi eta saio garrantzitsuz betetako agenda interesgarriaz gozatu ahal izan genuen. Gainera, bezero, lankide eta partner-ekin ere elkartu ginen.

Forum AUSAPE honek, nola ez, pandemiaren osteko mundua eta bere erronka berriak izan zituen ardatz, honako izenburu honekin: «FORUM AUSAPE 2021 / Normaltasun digital berria: Osasungarria, iraunkorra eta adimentsua ».

Gure aldetik, Oreka IT taldeak SAP eta Berrikuntza Produktuen zuzendariarekin, José Carasa-rekin eta Antonio Hernándezekin, Mercedes-Benzeko ingurumen eta energia planifikatzailearekin, eskainitako hitzaldia azpimarratu nahi dugu. Lehen eskutik ezagutu genuen nola Espainiako Mercedes-Benzeko Energia Kudeaketako Departamentuak SAP teknologia erabiltzen duen energia-kontsumoen neurketa hobetzeko, jarraipen arina egin eta ahalik eta azkarren hobetzeko puntuak zehaztu ahal izateko. Ekoizpen-fabrikaren ingurunean erabiltzen den kasu bat da, analitika aurreratua eta algoritmo prediktiboak barne hartzen dituena.

Ekitaldian zehar aurre egindako erronkak eta hauek nola konpondu diren ikusi zen, bai SAP teknologiari esker (BW on HANA, NLS, Lumira Designer, Fiori, SAP Smart Data Streaming, R-Server,…) bai Oreka ITn dagoen talentuari esker.

Hona hemen hurrengo izenburua duen aurkezpena:
Energia-eraginkortasuna hobetzea SAP tresnen bidez

Gure gune nagusiko stand-era hurbildu bazinen, gure SAP aholkulariek gai hauei buruz emandako Aurkezpen Espresez gozatzeko aukera izan zenuen:

👉 TicketBai eta Batuz abian jartzen dira – Bideoa ikusi
👉 SAP / SharePoint Integrazioa – Bideoa ikusi
👉 SAP BusinessOne for HANA 10 – Bideoa ikusi
👉 Identitate digitala SAPen con ValidatedID – Bideoa ikusi

Plazer bat izan da parte-hartzaile guztiekin partekatzea Networking aukerak, bai stand-ean, bai kafe, bazkari eta afari uneetan, non harreman eta aukera-komertzial berriak ezarri ahal izan genituen. Oso pozgarria izan da bezeroekin eta partner-ekin aurrez aurre berriro elkartzea.

Ondoren, Oreka IT

AUSAPE 2021 FORUMaren minisitean:

Irribarre batekin agurtuko gara

hurrengo ekitaldira arte!

Gure azken nobedadeen berri izan nahi duzu?

Gure posta-zerrendan eman ezazu izena eta zure korreoan jasoko dituzu gure albiste-buletina eta informazio-bidalketa bereziak.

OREKA IT - Consultoría tecnológica SAP ERP en Vitoria - Gasteiz (Alava)