Oreka IT Microsoften hodeiko soluzioen hornitzaile ofiziala da

 

Microsoftek zeharkako hornitzaile kalifikatuen sare globala sortu du, bezeroei hodeian oinarritutako soluzio bakarrak azkarrago merkaturatzen laguntzeko. Komunikazio-app onenak eta lineako zerbitzu aurreratuak konbinatzen dituzten soluzioak, lankidetza eraginkorra, mugikortasun hobetua eta erabiltzailearen produktibitatea handitzea ahalbidetzen dutenak.

Esparru horretan, Oreka IT-n sare honetara batu gara bezeroari Microsoftek eskaintzen duen cloud soluzioen portfolio osoaren kudeaketa integrala eskaintzeko asmoz.

 

Office365 lizentzien kudeaketa

Office 365 Word, Excel eta PowerPoint baino askoz gehiago da. Soluzio osoa eta adimentsua da antolaketa-errendimendua, benetan inportantzia duten parametroetan, sustatzen laguntzen duen lan-arlorako. Forrester Consulting-ek egindako eragin ekonomikoari buruzko txostenaren arabera, Suite Office365ek produktibitatea handitzea ahalbidetzen du, eta hori honako eremu hauetan ikus daiteke:

    • Konponbide guztiak leku berean edukitzeak astean 8 ordu baino gehiago aurreztea dakar.
    • Sarbide azkarragoa izateak esan nahi du astean 2,5 ordu aurreztuko direla erabilerako bigarren urtetik aurrera.
    • Mugikortasun handiko langileen kasuan, eguneko ordubeteko denbora berreskura daiteke langile bakoitzeko, hirugarren erabilera urtetik aurrera.
    • Informaziora errazago sartzeak eta eraginkortasun handiagoz kontsultatzeak %17,7-ko handitzea dakar erabakiak hartzeko prozesuan.

 

Logotipo Microsoft
Hodeiko azpiegituren eta hibridoen kudeaketa

2021eko urtarrilean, SAP-ek eta Microsoft-ek  beren hodeiko elkarteak hedapen handia izango zuela iragarri zuten, migrazioa eta SAP S/4HANAren funtzionamendua Azuren automatizatzeko eta Microsoft Teams SAP-en soluzioetan integratzeko.

Aliantza horren ondorioz, soluzio-pakete hau aliatu perfektua izan daiteke SAPen zerbitzuak eta funtzionaltasunak zabaltzeko, arkitektura hibridoak sortzea ahalbidetuz, eta horietan Oreka IT-k ekarpen handia egin dezake gure arkitektura-, segurtasun- eta administrazio-zerbitzuei esker.

Oreka IT-ren beste partnership-ak ezagutu

 

OREKA IT - SAP ERP teknologia aholkularitza Vitoria - Gasteiz-en (Araba)