Select Page

Eguberri on!

btn-rojo-flecha-trans

🎄¡Aloha!🌺

Agian agurra arraroa egin zaizu, baina ulertuko duzun bezala bosturteko bat betetzen dut kartoizko kutxa batetik agurtzen, eta ez zait gustatzen errepikakorra izatea. Gainera, abenduan inori ez dio kalterik egiten Hawaiiko bibrazio pixka batek, ezta? Egin dezakedan gauzen artean, udako eguzkia ekartzetik hurbilen dagoena da, baina gutun honen bidez hemen aurkituko duzuna kontatu nahi dizut.

Hamabi hilabete baino gutxiago badira gure taldean sartu zinela, gure harrera-eskuliburuan ez datorren “hasiberri”aren azken azalpena eman behar dizut: lehenik eta behin, 👀 bota begirada bat barrura… gauza asko daudela iruditzen zaizu? gutxi? Oreka IT-ko bezero baten praktikak kopiatu dituzte eta produktu pixka bat sartu dute nire aire-saskian? (erreferentzia hau seguruenik “beteranoenentzat” izango da, baina horrela zuen arreta mantentzen dut zati honetan). Galdetu duzuna hori baldin bada, garrantzitsua da jakitea saski hau ez dela inon erosten, guztion artean osatzen bait dugu gure senide, lagun edo gure jatorrizko herrietako herritarren produktuekin. Beraz, hala nola, gure izpirituaz dago beteta, eta ez burugogorkeriaz; beti puntu desberdin, berezi eta hurbileko bat izateko gogoz. Horrenbestez, datorren urtean parte hartu nahi baduzu… I WANT YOU!🫵

Barruan aurkituko duzunari buruz hitz egiten hasi aurretik, aurtengoari atzera begirakada egitea tokatzen da. Esan didatenez, gorabeheraz betetako urtea izan da, berri onak eta txarrak, zorte kolpeak eta kolpeak (beste barik) elkarrekin bizi izan diren urtea, baina azkenean badirudi emaitza positiboekin amaituko dela 💪. Alde horretatik, eskerrak eman nahi nizkizueke pertsonalki eta kolektiboki. Pertsonalki, denok osatzen dugun taldeko kide zarelako, eta beste urte batez talde horren aldeko apustua egiten jarraitzea nahi dugulako profesionalki hazteko, eta batzuetan, pertsonalki ere bai. Kolektiboki, badakidalako ez dela beti erraza aurre egin behar diezuen derrigorrezko tentsio, aldaketa eta egokitzapenei aurre egitea; batez ere, aurrera egiteko “barrurantz” begiratzen ausartzea oharkabean pasatu behar ez den gauza bat bait da. Beraz, zorionak zuri eta zuei ✨. Kolektiboki, badakidalako ez dela beti erraza aurre egin behar diezuen derrigorrezko tentsio, aldaketa eta egokitzapenei aurre egitea; batez ere, aurrera egiteko “barrurantz” begiratzen ausartzea oharkabean pasatu behar ez den gauza bat bait da. Beraz, zorionak zuri eta zuei ✨. Hori esanda, eta lurrekoagoak diren gaietara pasatuz, intentsitatea jaitsiko dugu eta ea aurten zer daukagun. Ikusita nolakoa den aspaldian pilota, zesta punta eta txirrindularitzarekin dugun lotura, ez al dugu egingo kirol formatuan?

🍯🍬🫒 “Beteranoen” kontratua berritzen jarraitzen dute Iñaki Díazen aitak ekartzen digun eztiak, Iraitzen Lapuebla de Labarcako ardoak eta Zallatik Jon Irabien-en lagun baten txakolinak; Deliak ere errepikatzen du, baina beste kokapen batetik, Kanpezun bere bikoteak saltzen duen gaztarekin. Taldearen beste klasiko batzuk Maiteren Oribaltzak dira, baita Funesko zainzuriak Alex Torregitart-en eskutik. Kataluniar lurretatik David Sirvent-en turroi ekologikoa datorkigu berriro, bere familiakideek Bartzelonan egiten dutena. Eta fitxaketa berriez zer? Bada, neguko merkatuak nobedadeak dakarzkigu, esaterako, Andrea Pérezek proposatzen digun olioa, zuzenean Arronizko trujaletik; olio gehiago (ez dadila falta), Oreka ITren beste bezero bat den ABC Global-eko senitarteko batena; Krisek Uharte herritik ekartzen digun txistorra, 2025eko Nafarroako txapelketako irabazle dena; eta guzti hau ureztatzeko beste ardo bat Samaniegoko Heredad Altuna upategikoa, Idoiaren lagun baten eskutik. 🍷🧀🍾

Ez dauka itxura txarrik, ezta? Baina… itxaron pixka bat berriro agurtu aurretik, hau guztia taldeko jendeak eskuz muntatu baitu gaur denok topa egiten dugun bulego bakoitzean egon ahal izateko 🫂. Eta gogoan izan hobe dela goiz jasotzen banauzu, ekartzen ditudan gauza asko, konturatuko zinen bezala, ez direlako ondo eramaten denboraren iraganarekin (ezta zure lankideen gosearekin frutarik gabeko egun batean).

Azkenik, fokua aldatzera gonbidatu nahi zaitut orain, eta ez bakarrik ni osatzen nauten zentimetro kubikoen barruan begiratzera, baita hortik kanpo, zure inguruari (askoz ere) ekarpen handiagoa egiteko modu /aukera guztiak kontuan har dezazun… Elikatzeari dagokionez guzti hau oso goxo dagoen arren, horrez gain gehiago aberasten duten gauzak ere badaudelako. Oraingoz, Oraingoz, has zaitezke ni birziklatzen eta ingurumenean dudan eragina murrizten. ♻️

Amaierara iritsi naizela uste dut, nire aldetik, guzti honekin disfrutatzeko esatea besterik ez zait gelditzen, baina are gehiago egun hauetaz, eta urte osoaz, zure senide, lagun eta lankideekin. Hemen izango nauzu datorren urtean. Ez iezadazu huts egin. 😉