SISTEMEN ADMINISTRAZIOA
Zibersegurtasuna
Oreka ITn zibersegurtasuna gure bezeroentzako alderdi kritiko gisa ulertzen dugu, eta, horregatik, Oreka ITk administratutako sistemek monitorizazio-tresna aurreratuak eta segurtasun-neurri aktibo eta pasibo egokiak dituzte, kalteberatasunak ahalik eta gehien murrizteko eta litezkeen erasoei eusteko.
Gure taldeak adituak ditu bai azpiegituren administrazioan, bai zibersegurtasunean, gure bezeroek eskaintzen dizkiguten sistemek babes-maila handia izan dezaten eta gorabeheren aurrean zerbitzuaren jarraitutasuna berma dezaten.
Zure enpresarako soluzioak
Ezagutu nola egokitu gaitezkeen zure negozioaren beharretara gure ezagutzaren, zure sektorean dugun esperientziaren eta Oreka ITn garatutako produktu propioaren bitartez.
Sistemen eta azpiegituren
monitorizazioa
Sistemak eta azpiegiturak monitorizatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu zure negozioa kudeatzeko softwarearen errendimendu handiena bermatzeko.
Hosting eta Hodei Pribatuko zerbitzuak
Enpresa kudeaketarako softwarea ostatatzeko diseinatuta daude, errendimendu handiagoa, erabilgarritasun handia eta erabateko segurtasuna bermatzeko.
Microsoft
Microsoften Cloud soluzioen eskaintza osoaren kudeaketa integrala eskaintzen dugu.
Office 365en lizentziak eta hodeiko azpiegiturak eta azpiegitura hibridoak kudeatzen ditugu.
Eskatu zure demoa
Ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa gure soluzioek! Agendatu erakustaldi bat eta gure adituek lagunduko dizute gehien interesatzen zaizun produktua zehatz-mehatz ezagutzen.
Ohiko galderak
Zer segurtasun neurri informatiko behar dituzte enpresek?
Enpresek behar dituzten segurtasun neurri nagusiak dira honako hauek:
Informaziorako sarbidea mugatzea.
Segurtasun kopiak.
Pasahitz seguruak sortzea.
Posta elektronikoaren pribatutasuna zaintzea.
Segurtasun softwarea.
Segurtasun kopiak egitea.
Langileak zibersegurtasun alorrean kontzientziatzea eta trebatzea.
Nola hauteman kalteberatasunak enpresa sistemetan?
Oso garrantzitsua da sistemen kalteberatasunak hautematea zibererasoak saihesteko eta enpresa sistemen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko. Horretarako, aditu talde batek ebaluazioak, probak eta segurtasun analisiak egin behar ditu, bai eta segurtasunaren ebaluazio eta monitorizazio bat ere.