B2B lineako denda
B2B plataforma komertziala, edozein gailutatik % 100 erabilgarria
Oreka IT-n, SAP Business One-rekin erabat integratutako web-plataforma bat garatu dugu, produktu-bilduma berria katalogo digital baten bidez aurkezteko, marka anitzeko bezeroen lehen eskaerak merkataritza-bisitan jasotzeko eta denda propioen sarea aurkezteko aukera emango dion web-tresna eskaintzeko merkataritza sailari. Era berean, aukera ematen die bezeroei errepikapen-eskaerak egiteko, plataforman eskuragarri dagoen stocka oinarri hartuta.
Abantailak
01
B2B plataforma bisuala da, erraza, intuitiboa eta eraginkorra, eta eguneko 24 orduetan dihardu. Dendari ahalbidetzen dio erostera doan produktua xehetasun guztiekin ikusteko. Bilduma azken bezeroari salduko balitzaio bezala planteatu eta diseinatu da tresna.
02
Bezeroen errepikapen-eskaerak erraz, arin eta modu erabat autonomoan ahalbidetzen ditu, nahi duten guztietan. Gainera, bezeroak irteera onena duten modeloak zein diren ikus dezake, eskaera doitzeko.
03
Solaskide komertzial bati lotutako dokumentu guztien xehetasunak lortzeko aukera ematen du, ordezkariak une oro izan dezan bezero horri buruz egindako eskaera, entrega, faktura eta ordainketen informazioa, eta, hala, ahalik eta informazio gehiena izan dezan bezeroarekin bisita egin aurretik.

Zer onura dakartza?
- SAP Business One-ren produktuen katalogo osoa B2B plataformarekin sinkronizatzea, produktuen datuak, prezioak eta stockak sinkronizatuz.
- Solaskide komertzialen eta ordezkarien datuak sinkronizatzea.
- Sarbide-profil desberdinen kudeaketa, izan zuzendari komertzial, ordezkari edo bezero.
- SAP Business One-n B2B plataforman sortutako eskaerak unean bertan sartzea, ahalik eta lasterren egiaztatu eta bezeroari berrespena bidali ahal izateko.
- Hainbat irizpideren araberako estatistika dinamikoak (ABC) ematen ditu, eta, hala, errazago saltzen dira onarpen handiena duten produktuak.
Eskatu zure demoa
Ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa gure soluzioek! Agendatu erakustaldi bat eta gure adituek lagunduko dizute gehien interesatzen zaizun produktua zehatz-mehatz ezagutzen.