ZERBITZUAK
Software estandarraren hobekuntza soluzio propioen ezarpenaren bidez
Gero eta lehiakorragoa den enpresa-munduan, funtsezkoa da zure negozioaren beharrizanetara egokitzen diren tresnak edukitzea. Software soluzio estandarrak erabilgarriak izan daitezke, baina, sarritan, ez dituzte zure enpresaren berezitasun guztiak estaltzen. Alde horretatik, sektoreko soluzio propio eta pertsonalizatuak ezartzea funtsezko estrategia bihurtzen da prozesuak optimizatzeko eta eraginkortasuna handitzeko.
Sektoreko soluzio propio eta pertsonalizatuak ezartzea funtsezko estrategia bihurtzen da.
Soluzio propioak ezartzearen
abantailak

Zure beharrizanetara erabat egokitzea
Soluzio pertsonalizatuak zure negozioaren ezaugarrien eta helburuen arabera garatzen dira, eta prozesu eta funtzio bakoitza zure ikuspegiarekin bat datorrela bermatzen da horrela.

Errendimendu eta eraginkortasun handiagoa
Programa estandarren mugak ezabatzean, zure taldeak arinago lan egiteko aukera izango du, eta hala, erantzun-denborak murriztu eta emaitzen kalitatea hobetuko da.

Segurtasun hobetua
Zure enpresaren beharretara egokitu eta neurrira egindako segurtasun-sistemak ezar ditzakezu, zure datuak eta prozesuak hobeto babesteko.

Kontrol eta malgutasun handiagoa
Softwarearen gaineko kontrol osoa izango duzu, eta horrek zure enpresaren bilakaeraren araberako aldaketak edo eguneratzeak egiteko aukera emango dizu.

Eskalagarritasuna
Soluzio propioak zure enpresarekin batera hazteko diseinatuta daude, eta zure negozioa hedatzen den heinean, erronka berrietara egokitzen da gaitasunak handituz.
Honexek egiten gaitu desberdin
Oreka ITn soluzio espezifikoak sortzen ditugu zure SAP kudeaketa estandarreko softwarea hobetzeko. Aparteko funtzionalitateak eskaintzen dituzten hainbat produktu ditugu, gure adituek oso-osorik garatuak. Beharrizan jakin baterako soluzio espezifiko bat ere sor dezakegu.