ZERBITZUAK
SAP S/4HANArako bihurketa
Oreka ITn, SAP S/4HANA bihurketarako zerbitzu espezializatua eskaintzen dugu, SAPeko ERP sistemarik aurreratuena.
Ez zaitez atzean geratu, S/4HANArako trantsizioa eguneratze bat baino gehiago da, egin jauzi, gero eta dinamikoagoa den ingurune batean, zure enpresaren hazkundea eta lehiakortasuna bultzatuko dituen azpiegitura oso eta abangoardistago batera. Gure viaS/4HANA programari esker, bihurketa-prozesu osoan zehar gidatuko zaitugu.
S/4HANAk zure enpresaren hazkundea bultzatzen du azpiegitura arin eta eskalagarriago batekin.

Ezagutu gure viaS/4HANA programa; zure SAP R/3 ed o ERP sistema S/4HANAra bihurtzeko prozesu osoan zehar lagunduko dizugu, eta lehenengo urratsetatik hasi eta abian jartzerainoko trantsizio arina bermatuko dizugu.
SAPen adituak diren gure aholkulariek egingo dute lan zurekin zure beharrizanak zein diren ebaluatzeko, plangintza zehatza egiteko, etenik gabeko migrazioa bermatzeko eta trebakuntza egokia eta migrazio-osteko laguntza emateko. Horrela, arriskuak murriztu eta epe luzerako onurak maximizatuko dira.
Edozein prozesuri ekin aurretik, komeni da ALDEZ AURREKO AZTERKETA bat egitea, abiapuntua zehazteko. Bi plan diseinatu ditugu SAPen soluzio estandarrarekin identifikatzen laguntzeko, READINESS CHECK.

SAP Readiness Check tresna estandarrarekin egin beharreko lehen urratsak definituko ditugu

SIMPLIFICATION ITEMS AND ACTIVITIES RELATED
Zure ERP sistemarako garrantzitsuak diren sinplifikazio-elementu guztien eta horri loturiko gainerako beharrezko jardueren deskribapen orokorra.

SIZING AND DATA VOLUME MANAGEMENT
S/4HANA sistemaren neurria zenbatestea, SAP ERP egungo sistemako datuetan oinarrituta. Tamainaren simulazioa, artxibatu posibleengatiko hazkunde- eta murrizketa-estimazioen arabera.

RECOMMENDED SAP FIORI APPLICATIONS
APP Fiori garrantzitsuenen zerrenda, zure SAP ERP sistemako uneko transakzioen erabileran oinarrituta.

BUSINESS PROCESS DISCOVERY
Egungo eraginkortasunik ezei buruzko informazioa eta SAP ERPtik SAP S/4HANAra aldatu osteko hobekuntza potentzialaren xehetasunak.

COMPATIBILITY OF ADD-ONS AND BUSINESS FUNCTIONS Zure ERP sisteman instalatuta dauden eta S/4HANArekin bateragarriak eta bateraezinak diren negozio osagarri eta funtziok identifikatzea.

CUSTOM CODE ANALYSIS
Egindako sinplifikazio eta S/4HANAren datu-ereduan egindako aldaketak direla eta, (Z) kode propioa aldatu behar den eremuak xehetasun handiz zehazten ditu.

INTEGRATION
Egungo sistemako BW erauzgailu guztien zerrenda, S/4HANAn erabiltzen jarrai daitezkeen jakiteko. Egungo IDocs eta SAP S/4HANA RFC-enabled Funtion Module Blacklist agertokien arteko konparazioa.

SAP INNOVATIVE BUSINESS SOLUTIONS (IBSO)
S/4HANA teknologia erabiliz zure negoziora egokitzen diren beste SAP soluzio batzuk hautatzea.

Anezka-plana
DOAN
Abiapuntua
SAP Readiness Check
Datu errealak lortzeko SAP Readiness Check tresna estandarra instalatzen eta exekutatzen dugu zure produkzio-sisteman.
Emaitzen txostena
Emaitza saio bakar batean aurkeztuko dugu, eta prozesuaren hurrengo urratsak definitzeko oinarrizko puntuak argituko ditugu.
Ezinbestekoa da aldez aurreko betekizunak betetzea
• Gutxienekoa SAP ERP 6.x EhP0-8 ST-A/PI 01S edo goragokoren batean egotea.
• Unicode ez da beharrezkoa.

Abiatzeko plana
Prestaketa
Negozio-sistemen eta prozesuen azterketa osoa egingo dugu, bihurketaren aurretik, bidaiaren aurretik, egin beharreko urratsak planteatu ahal izateko.
Azterketa hori egin ondoren, helmugatik ahalik eta hurbilen utziko zaituzten hainbat ekintza irudikatu ahal izango ditugu.
+ + Workshop
Hainbat workshop prestatuko ditugu, sistemaren berrikuntzak ezagutzen has zaitezen. Esaterako, estrategia analitikoa.
+ + Aurreproiektuak
Bihurketaren aurretik hainbat proiektu txiki proposatzen dira, ibilbidea ahalik eta atseginena izan dadin.
Kontsultatu aldez aurreko betekizunak gure S/4HANA aditu taldeari
Eskatu hasierako txostena | READINESS CHECK