Select Page

ZERBITZUAK

Softwarea ezartzea

ERP, CRM eta MES

Gure enpresan uste dugu negozio bakoitza bakarra dela eta erronka espezifikoei egin behar diela aurre bere kudeaketan eta garapenean. Hori dela eta, ERP, CRM eta MES softwareen ezarpenean espezializatutako zerbitzuak eskaintzen ditugu, enpresa-prozesuak optimizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko diseinatuak.

Eraldatu zure negozia datu zehatzetan oinarritutako erabaki estrategikoak hartzea ahalbidetzen dizuten soluzio integratuekin.

Barne-prozesuak optimizatzen, bezeroekiko harremana hobetzen eta ekoizpena modu eraginkorrean kontrolatzen duten funtsezko tresnak dira.

Zure beharretara egokitutako soluzio teknologikoak eskaintzera konprometitzen gara, zure produktibitatea bultzatzeko, kostuak murrizteko eta enpresaren lehiakortasuna handitzeko.

btn-berde-flecha

ERP

Zure Enpresaren Kudeaketa Integrala

ERP (Enterprise Resource Planning) softwarea ezarrita, zure enpresako prozesu guztiak sistema bakar batetik zentralizatu eta kudeatu ahal izango dituzu. Kontabilitatetik produkziora, erosketak eta salmentak tartean, ERP batek eragiketa bakoitza automatizatzeko eta arintzeko aukera ematen du, informazioaren trazabilitatea denbora errealean ziurtatuz.

Gure laguntzarekin, datu zehatz eta eguneratuetan oinarritutako erabakiak hartu ahal izango ditu zure enpresak, eraginkortasun operatiboa hobetuz eta hazkunde jasangarria erraztuz.

btn-berde-flecha

CRM

Indartu zure bezeroekiko harremana

Gure CRM (Customer Relationship Management) soluzioei esker, eraginkortasunez kudeatu ahal izango dituzu zure bezeroekiko interakzioak, komunikazioa optimizatuz eta salmenta-aukerak maximizatuz. Ondo ezarritako CRM batekin, zure bezeroen beharrizanak zein diren jakin ahali zango duzu, leads-ak kudeatu eta fidelizazioa errazteko zerbitzu pertsonalizatua eskaini.

Harreman sendoagoak eraikitzen eta bezeroaren gogobetetasuna handitzen lagunduko dizugu, eta hori salmenten hazkundean islatuko da.

btn-berde-flecha

MES

Zure produkzioaren erabateko kontrola

MES (Manufacturing Execution System) softwarea inplementatzea funtsezkoa da zure enpresaren ekoizpen-prozesua erabat kontrolatzeko. Gure KELVIN by Oreka IT soluzioarekin, prozesuak optimizatu, produktibitatea handitu eta datu zehatz eta interkonektatuetan oinarritutako erabaki estrategikoak hartu ahal izango dituzu, jarduerarik gabeko denborak murriztuz eta ekoizpen eraginkorra ziurtatuz.

Gure taldea zurekin egongo da proiektuaren fase bakoitzean, eta beste sistema batzuekin erraz integratzea eta produkzio-eremu guztietan errendimendu jarraitua izatea bermatuko du.

Eskatu software ezarpenari buruzko informazio gehiago