LANGILEAK KLONATZEA
Langileen datuen kopia egiteko tresna SAP HCMn
Langileen klonazioa funtsezko tresna da langileen datuak Giza Baliabideetako SAP sisteman kopiatzeko. Horrela, garapen edo integrazio inguruneetan mantentzea eta probak egitea errazten da. Datu errealak aplikatzen direnez, konfigurazioak eta aldaketak baliozkotu daitezke informazioaren segurtasuna konprometitu gabe. Akatsak errazago hautematen dira eta proba-denborak optimizatu egiten dira. Horrek kostuak murrizten ditu eta sisteman ezarpen eraginkorrago eta fidagarriagoa bermatzen du.
Abantailak
Nabarmen murrizten ditu langilearen datuen freskatze denborak proba inguruneetan.
Proba inguruneetan sortu nahi diren kasuistika zehatzen klonazioa errazten du, erabiltzaileari aukera ematen diolako nor kopiatu nahi duen, zer informazio kopiatu nahi duen eta non kopiatu nahi duen erabakitzeko.
Langileen pribatutasuna zaintzea datuen anomizazioaren bidez.

Zer soluzio teknologiko estaltzen du?
Honako SAP HCM moduluetako informazioa kopiatzea ahalbidetzen du, bai infotipo estandarrena bai bezeroena.
-
- Langileen administrazioari buruzko datu maisuak.
- Nominaren kalkulua eta prozesamendua.
- Denboren administrazioa eta kontrola.
- Laneko bidaien kudeaketa integrala.
Eskatu zure demoa
Ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa gure soluzioek! Agendatu erakustaldi bat eta gure adituek lagunduko dizute gehien interesatzen zaizun produktua zehatz-mehatz ezagutzen.