Select Page
logo-udl-txuri

Industria Digitaleko eta Enpresa Kudeaketako Sistemetako Etengabeko Prestakuntza Masterra

Aurretiko izen ematea egiteko Formularioa bete behar da.
Informazio gehiago Lleidako unibertsitatean eta hemen.


Dokumentazioa

Aurre inskripzioa egiterakoan eransten ez bada, honako agiri haiek bidali behar dira masterudl@orekait.com-ra.

  • AIZ ez duten atzerriko nazionalitateko ikasleak: pasaportearen edo nortasun-zedularen kopia.
  • Eskatutako titulazioa.
  • Ikastaroak berariaz eskatzen duen edozein dokumentazio.

Dokumentazio hori gabe ezin izango da matrikula egin, nahiz eta aurretiko izen-ematea beteta izan.

Garrantzitsua

Kontuan izan behar da aurretiko izen-emateak ez dakarrela plazaren erreserba. Aurretiko izen-ematearen ondoren, zure eskaera onartzen bada, email bat jasoko duzu matrikula egiteko jarraitu beharreko pausoekin. Matrikula ordaindu ondoren erreserbatuko da plaza.

Ikastaroak aurreinskripzio kopuruaren arabera egingo dira. Etengabeko Prestakuntzako Zentroak ikastaro bat bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko ikasle-kopuru batera iristen ez bada.

Kontaktua

Zalantzarik edo eskaeraren bat egin nahi baduzu, idatzi masterudl@orekait.com-ra.

OREKA-IT-Consultoría-tecnológica-SAP-ERP-en-Vitoria-Gasteiz-Alava
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.