DATA HUNTING

Enpresa adimendua

Zer da Data Hunting?

Data Hunting Oreka IT enpresak enpresa adimendunaren erronkari emandako erantzuna da. Zerbitzu honen bidez, enpresei datu berriak ateratzen eta horiei balioa ematen laguntzen diegu.

Edozein ekoizpen-ingurunetako datuak hartu, eraldatu eta, azkenik, SAP teknologian edo gure bezeroek erabiltzen duten beste edozein teknologiatan oinarritutako goi-mailako kudeaketa-sistemetan integratzen ditugu.

End to end zerbitzua

Gauza guztiez arduratzen gara: sentsoreak hautatu eta instalatu, datuen kalitatea kontrolatu, ahalmen konputazionalak behar bezala dimentsionatu, algoritmia hautatu, eta datuen azken integrazioaz.

Smart Data

Datuak modu adimendunean atzematea da gure helburua. Ahalik eta daturik onena lortzen dugu kasu zehatz bakoitzerako, horien erabilgarritasuna kontrolatzen dugu, kalitatea optimizatzen dugu, zarata kentzen dugu eta ateratako kopurua homogeneizatzen dugu.

Adimen artifiziala

Adimen Artifizialeko (IA) irtenbide aurreratuak eskaintzen dizkiegu arazo konplexuei. Machine Learning edo Deep Learning teknikak aplikatzen ditugu, hodeian edo mugan (Edge Computing). Kasu bakoitzerako eredu algoritmikoak garatzen ditugu, eta berariaz egokitzen ditugu gure bezeroen ekoizpen-inguruneetara.

Maila altuko integrazioa

Gure konponbideak oso maila altuan integratzen ditugu SAP teknologian edo hirugarrenen teknologian, OT eta IT munduen artean dagoen oztopoa ezabatuz. Gure bezeroen kudeaketa-sistemetan ateratako datu guztiak txertatzen ditugu, lehiakorragoak izaten lagunduz, eguneroko jardunean eraginik izan gabe.

SAP business intelligence

Kelvin

 Ingurune produktiboetarako Oreka ITren MES soluzioa

Harremanetan jarri gure DATA HUNTING departamenduarekin