Select Page

PARTNERRAK

boyum-it-partner-orekait

Zure ETErako ekoizpenaren kudeaketa eraginkorra Negozio-prozesuen hainbat arlo kudeatzen ditu arin eta eraginkortasunez, eta eskuzko prozesurik gabe. Eskaerak eta inbentarioak administratu, produkzioa antolatu eta eragiketak ikuskatu ahal izango dituzu modu integralean.

Beas Manufacturing

Artikuluen alta, kalitate eta produkzio eragiketen kudeaketa errazteko, Boyum-ek roletan oinarritutako Cloud modulu batzuk garatu ditu, azkar inplementatzen direnak eta erabilerrazak, eta SAP Business One-rekin linean lan egiten dutenak.

beas-manufacturing
flecha-roja

Produkzioaren plangintza
Ekoizpen aginduen plangintza hobetzen du eta langileen kostuak murrizten ditu, zure ETEaren beharrizanak asetzeko, eskura dauden baliabideak eraginkortasunez kudeatzen dituelako.

flecha-roja

Denbora errealeko txostenak
Materialen stocka eta produkzio plangintzan oinarritutako beharrizanak kontrolatzen ditu, eta aginte-koadroen bidez erakusten ditu modu ordenatuan. Gainera, KPIak denbora errealean definitzeko aukera ematen du, une oro negozioaren ikuspegi erreala edukitzeko, datuak eskuz sartu behar izan gabe.

flecha-roja

Datuen bilketa
Terminaleko aplikazioen bidez bildu eta informazioa eta produkzioaren errendimenduari buruzko txosten xehatuak sortzen ditu, erabakiak informazioan oinarrituta hartu ahal izateko.

flecha-roja

Produkzioa monitorizatzea
Denbora errealeko informazioa, hobetu beharreko esparruak identifikatzeko edo lan-aginduak koordinatzeko, besteak beste. Makinen, esku lanaren eta bestelako baliabideen erabilera optimizatzeko aukera ematen du.

flecha-roja

Kalitate-kontrolak
Kalitatearen aldizkako ikuskapenak egiten ditu produkzio faseetan. Produkzioko osagai bakoitzeko auditoria-txosten bat emateaz gain, Boyumek arauak betetzen lagunduko dizu.

flecha-roja

Kostuen kontrola
Kontabilitatearen konfigurazioa eta produkzioaren ondoriozko kostuen analisia, eraginkortasunerako bidean.

SAP Business One-rekin integratzen den tresna bat da, eta produkzioaren kudeaketarako eta denbora errealeko eragiketetarako funtzionaltasun espezifikoak eskaintzen ditu. Beas Manufacturing fabrikazio-prozesuak optimizatzeko diseinatuta dago, produkzioaren plangintzatik hasi eta inbentarioen kontrola eta baliabideen kudeaketaraino.

sap-business-one

Informazio gehiago behar duzu?