EZAGUTZA ARLOA
Bezeroaren esperientzia
Enpresa baten arrakasta, hein handi batean, bere bezeroen eta xede duen publikoaren araberakoa da. Hori dela eta, ez zaitez mugatu bezero eta kontaktu zerrenda bakarrera; aprobetxa ezazu haien bizi-ziklo osoko informazioa eta erabil ezazu zure ERPan ikuspegi osoa izateko.
Bezero fidelizatu bat interesgarriagoa da, eta, batez ere, bezero berri bat lortu behar dugun bakoitzean gurpila berrasmatu behar izatea baino errentagarriagoa.
Beraz, Oreka ITn zure eskura jartzen ditugu soluzio digitalak hodeian, bezeroaren bizi-ziklo osoa kudeatzen lagunduko dizutenak, horiek fidelizatzeko eta salmentak maximizatzeko tresnak emanez. Eta zure bezeroekiko harremana salmentarekin amaitzen ez denez, bat egin ingurune berean CRM baten berezko funtzioak saldu osteko zerbitzuarekin eta marketin-prozesuekin elkartzen dituzten soluzioekin.
Datuek, berez, ez dute baliorik horien gaineko irakurketa eta azterketa bat egiten ez badugu; beraz, Oreka ITtik zure CRM eta Ticketing soluzioak zure ERParekin modu eraginkorrean integratuko ditugu, eta soluzio “satelite” bat delako pertzepzioa kenduko dugu.
Fabrikatzailearen estandarra zure negozio-prozesura egokitzen duten ezarpenak, mantentze-lanak, garapenak eta eboluzioak lantzen ditugu, bai eta sistemen arteko integrazioak ere ingurune hibridoetan (on-premise/cloud).
Gure balio erantsia erantzunik onena ematea da
Horregatik dihardugu merkatuan aitzindariak diren fabrikatzaileekin zure salmenta eta salmenta osteko prozesuei soluzioak eskaintzeko.

SAP lizentziak
Enpresa-kudeaketarako soluzio osoak, ERP (S/4HANA, SAP Business One), CRM (SAP CX), Datuen analitika (SAP Analytic Cloud, Datasphere), Talentuaren kudeaketa (Success Factors) eta beste hainbat.

Salesforce lizentziak
CRMn aitzindaria den plataforma, bezeroekiko harremanak, salmentak eta marketina kudeatzeko. Eskalagarria eta malgua, pertsonalizatutako eta enpresaren beharrizanetara egokitutako soluzioekin.
Ziurtapenak
C_C4H41 · Implementation Consultant – SAP Sales Cloud
C_C4H51 · Implementation Consultant – SAP Service Cloud
C_C4H46 · Developer – SAP Sales and Service Cloud
Informazio gehiago behar duzu?
Bezeroaren esperientziarako soluzioak
Esperientzia handia dugu soluzioak garatzen eta ezartzen, enpresa-esparruan eta indarrean dauden lege-araudietan dugun ezagutza handiak lagunduta.
Bezeroekiko harremanen kudeaketa (CRM)
SAP eta Salesforce teknologietan oinarritutako CRM soluzio teknologikoen bidez bezeroekiko salmentak hobetzen ditu.
Intzidentzien kudeaketa
Hodeiko ticketing sistemak zure aliatuak dira zure bezeroen intzidentziak kudeatzeko eta monitorizatzeko, eta zure arreta-taldea ahalduntzeko.