Corporate balance
OREKA KORPORATIBOAREN
BILA
Oreka IT sektorearen baitan aitzindari zen filosofia batekin sortu zen, hiru zutabe hauetan oinarrituta: epe luzeko elkarlana, tokiko talentuaren fidelizazioa eta oreka.
Adituak gara SAP soluzioak ezartzen, nazioarteko aholkularitz handien ahalmenarekin, baina, era berean, gertuko tratu pertsonalizatua eta bikorra eskainiz. Komunikazio jario jarraitu eta natural batengatik nabarmentzen gara, proiektu bakoitzean sor daitezkeen aldaketetera azkar egokituz.

Epe luzeko elkarlana
Epe luzeko elkarlana ezartzen dugu gure bezeroekin, haien erabaki estrategikoak eta eraldaketa erraztuz.

Tokiko talentuaren fidelizazioa
Tokiko talentua fidelizatzearen, lehiakortasunaren eta ingurune hurbil eta globalaren hobekuntza sozioekonomikoaren aldeko apustua egiten dugu.

Oreka
Lanaren eta pertsonen arteko oreka zaintzen dugu, berrikuntza digitala eta erantzukizun soziala, ekonomia eta kultura.
Bestelako enpresa-eredu baten aldeko konpromisoa
Bere hastapenetatik, Oreka ITn Corporate Balance esaten dioguna aplikatzen da, bai eguneroko ikuspegian, bai etorkizunerako ikuspegian ere.
Corporate Balancek eszenifikatzen du neurri batean bestelako enpresa-eredu baten aldeko konpromisoa, ezaugarri hauetan oinarritua: gardentasuna, komunikazioa, kontziliazioa eta formazioa. Gure eredu espezializatu eta tokikoa aurrez aurre jarri nahi dugu, aholkularitza-enpresa handiek eskaintzen duten ohiko ereduaren aurrean: orokorra eta deslokalizatua. Gure egiteko moduari esker, lan-talde gaitua, kohesionatua eta motibatua osatu dugu, gure bezeroek eskaintzen dizkiguten proiektuei balio erantsia eta ezagutza metatua eskaintzeko gai dena, kudeaketa-teknologiei buruzko ezagutza sakonetik harago.
Barneko lan-taldeak
Gure enpresako funtsezko arloak hobetzera bideratuta.

Erantzukizun sozial korporatiboa

Euskara taldea

I+g+b

Kalitatea eta etengabeko hobekuntza

Komertzial-prozesuen hobekuntza

Lan baldintzen erregulazioa
Oreka ITrekin hazi
Hemen aukerak izango dituzu elkarlaneko ingurune batean profesionalki hobetzeko eta eboluzionatzeko, talde askotariko eta inklusibo baten parte izanda.