Select Page
sap-oreka-it

SAP S/4HANA
Cloud Public Edition

SAP S/4HANA Cloud Public Edition enpresa kudeaketarako aurrez konfiguratu eta diseinatutako soluzio integrala da. Sistema honek soluzio berritzaile, egokigarri eta irisgarria eskaintzen du, azken teknologiak eta etengabeko hobekuntzak daramatzanez, enpresaren hazkundea sustatzen duena. Hodeiko ERP hau funtsezko tresna bihurtu da etengabeko berrikuntza eta jasangarritasuna bilatzen duten enpresentzat.

Ezaugarri nagusiak

flecha-roja

Aurrez konfiguratutako prozesuak

Inplementazioa konplexutasun operatiboa murrizten duten eta aurrez konfiguratuta dauden prozesuen bidez arintzeko diseinatua. Horri esker, enpresek arin eta eraginkortasunez jar dezakete abian sistema, espero dituzten etekinak lortzeko behar den denbora optimizatuz horrela.

flecha-roja

Eskalagarritasuna

Egitura eskalagarriari esker, erakundeek konplexutasun operatibo handiagoa kudea dezakete eraginkortasunari eragin gabe.

flecha-roja

Eguneratze automatikoak

ERP honen abantailarik handienetako bat hobekuntzen eta funtzionaltasun berrien inplementazio automatikoa da. Horrek bermatu egiten du enpresak eguneratuta egongo direla berrikuntzarik berrienekin, ITren baliabide garrantzitsuak horretara bideratu beharrik gabe.

flecha-roja

Kostu lehiakorrak

Beste bertsio batzuek baino lizentzia merkeagoak ditu, beraz, ezin hobea da aurrekontu doituak izanik, sistema sendo eta irisgarria nahi duten enpresentzat.

Abantailak

01

Tresna aurreratuak: proiektuaren hasierako irismena berehala zehazten laguntzen duten SAP tresnak erabiltzen ditu, eta horrek sistemaren eskakizunak argi eta garaiz ikusteko aukera ematen du.

02

Kostuen murrizpena: ERP hau ezartzeko baliabide gutxiago behar dira, eta horrek aurrezpena dakarkie enpresei, bereziki denborari eta langile teknikoei dagokienez.

03

Finantza gaitasun aurreratuak: soluzio honen alderdirik nabarmenetakoa da finantza kudeaketa; nazioarteko eragiketak eta eskakizun konplexuak dituzten enpresen beharrizanak asetzeko diseinaturiko funtzionaltasun aurreratuak eskaintzen ditu.

04

Interfaze eguneratua eta irisgarria: interfazeak funtzio modernoak eta tradizionalak bateratzen ditu, eta horrek erraztu egiten die trantsizioa SAP klasikoko erabiltzaileei, gainera, erabiltzaile berrien ikaskuntza azkartzen du eta esperientzia hobetu.

05

Automatizazioa eta adimen artifiziala: sistemak adimen artifiziala erabiltzen du zereginak automatizatzeko, prozesuak hobetzeko eta ekipoek jarduera estrategikoetan zentra daitezen ahalbidetzeko.

06

Legea betetzea eta eskualdeen araberako moldagarritasuna: tokian tokiko lege-betekizunak betetzeko pentsatua, hala nola BEZaren SII Espainian, edo fakturazio elektronikoa. Gainera, Oreka ITn soluzio espezifikoak ere baditugu, hala nola Euskadiko TicketBAI & Batuz, SAP BTPn (Business Technology Platform) garatu eta pertsonalizatua.

Prest al zaude zure enpresako kudeaketa hobetzeko eta hura hazkunderako prestatzeko?