Select Page

PRODUKZIOA

Instalazioko mantentze-lanen kudeaketa

Eboluzio teknologikoak mantentze-lanen eremura ere iritsi behar duela uste dugu Oreka ITn; izan ere, orri, eskuliburu, excel eta antzeko metodo tradizionalek jarduerarik gabeko denborak sortzen dituzte eta etekinei eragiten diete. Zure enpresako instalazioko mantentze-lanen eremua garai berrietara egokitzen lagunduko dizugu, prozesuak optimizatuta eta zure negozioak ezin hobeto txertatuta SAP Plant Maintenanceren bidez (PM).

btn-berde-flecha

SAM PM erabiltzea tresna egoki bat aplikatzea da, bere aktiboen egoeraren ikuspegi orokorra izan nahi duen, unean-unean haien egoera ezagutu eta, beharrezkoa bada, haien ekipoetan prebentzio-lana egin eta konpondu nahi dituen enpresa ororentzat, produkzio-prozesu osoan eragin zuzena duten mantentze-plan egokituak definituz.

btn-berde-flecha

Gainera, Oreka ITn SAP PM gure MES Kelvin softwarearekin integratzea eskaintzen dizugu, funtzionalitate guztiak zuzenean instalazioan aprobetxatzeko.

Zure enpresarako soluzioak

Ezagutu nola egokitu gaitezkeen zure negozioaren beharretara gure ezagutzaren, zure sektorean dugun esperientziaren eta Oreka ITn garatutako produktu propioaren bitartez.

Neurrirako egokitzapenak eta garapenak

Zure eskakizunetan gidatu eta horien arabera lan egingo duten aditu kualifikatuak izango dituzu aldean.

Datuen atzitze adimentsua instalazioan

Instalazioan datuak atzitzeko eta erauzteko soluzioak, gero ERPn sisteman integratzeko.

KELVIN · MES Sistema

Ekoizpen-inguruneak monitorizatzea ahalbidetzen duen MES soluzioa, industria-instalazioak ERPn datuak denbora errealean integratuz.

Eskatu zure demoa

Ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa gure soluzioek! Agendatu erakustaldi bat eta gure adituek lagunduko dizute gehien interesatzen zaizun produktua zehatz-mehatz ezagutzen.

Ohiko galderak

Nola kudeatzen du SAPek instalazioko mantentze-lana?

SAPek PM modulu bat du, eta horren xedea da instalazio bateko erabakiak hartzen laguntzea, lanak planifikatuz, garatuz eta amaituz.

Nola lortu baldintzarik onenak instalazio industrial batean?

Instalazioko mantentze-lanak digitalizatuz, industria instalazioaren prozesuak optimizatzea eta ekipoen eta instalazioen egoera kontrolatzea lortuko duzu. Horri esker, akatsak saihestuko dituzu eta makinen bizitza erabilgarria luzatu egingo da; gainera, lan-inguruneko segurtasuna ere bermatuta egongo da.