BEZEROAREN ESPERIENTZIA
Bezeroekiko harremanen kudeaketa (CRM)
SAP eta Salesforce teknologietan oinarritutako CRM soluzio teknologikoen bidez bezeroekiko salmentak hobetzen ditu.
Atera etekinik handiena eta ustiatu gaitasun guztiak arlo honetan adituak diren gure aholkularien laguntzarekin.

Bai zure negozioan CRM bat ezartzeko asmotan bazabiltza, bai daukazuna optimizatu edo egokitu behar baduzu, Oreka ITtik ikuspegi tekniko eta funtzional bat emango dizugu, SAP Sales Cloud-i (hodeiko SAPen CRM puntakoa eta berritua) eta Salesforce Sales Cloud-i (CRMen sektoreko merkatuko aitzindaria) ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizuna.

Kudeatu zure bezero eta kontaktuen maisua, abiarazi marketin-kanpaina eraginkorrak, neurtu eta aztertu zure lead-ak salmenta bihurtzea… Azken batean, zure salmenta-indarrari kudeaketa-tresna indartsu bat eskaintzen dio, bere helburuak lortzen laguntzeko.

Ezarpenak, mantentze-lanak, neurrirako garapenak, prozesuen optimizazioak eta konpainiaren ekosistemaren parte diren gainerako kudeaketa-sistemekiko integrazioak egiten ditugu.
Software horiek hodeian dituzten funtzionaltasun estandarrak areagotzen dituzten produktu propioak garatu ditugu.
Zure enpresarako soluzioak
Ezagutu nola egokitu gaitezkeen zure negozioaren beharretara gure ezagutzaren, zure sektorean dugun esperientziaren eta Oreka ITn garatutako produktu propioaren bitartez.
FEEL2SALES
Lor ezazu azken kontsumitzaileen zuzeneko feedbacka produktuaren etiketan QR kodeak txertatuz.
SAP Cloud for Customer
Salmenten indarra optimizatzeko eta bezeroaren bizi-zikloaren kudeaketa hobetzeko diseinatutako teknologia aurreratuko soluzioa.
Salesforce
Salesforce Consulting Partner gara Sales & Service gisako produktuen aholkularitza eta ezarpenerako.
Eskatu zure demoa
Ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa gure soluzioek! Agendatu erakustaldi bat eta gure adituek lagunduko dizute gehien interesatzen zaizun produktua zehatz-mehatz ezagutzen.
Ohiko galderak
Nola kudeatzen dira bezeroekiko harremanak?
CRM (Customer Relationship Management) sistema batek erraztu egiten die erakundeei bezeroekiko harremana, oraingo bezeroak zein bezero potentzialak izan. CRM ezinbesteko aliatua da erabakiak hartzeko; salmenta prozesuak optimizatzen ditu, leadak sortzea ahalbidetzen du eta bezeroarentzako arreta zerbitzua hobetzen du.
Zer CRM tresna ditu SAPek?
CRM baten funtzionaltasun klasikoa SAP Sales Cloud funtzionalitatean zentratuko litzateke, nahiz eta SAPek S/4HANArekin natiboki integratzen diren eta erabiltzailearen esperientziaren kudeaketa osoa estaltzen duten hodeiko zerbitzu desberdinak garatu dituen, CRM baten funtzionaltasun klasikoetatik harago:
– Bezeroarentzako arreta: SAP Service Cloud.
– Marketing: SAP Marketing Cloud.
– Merkataritza elektronikoa: SAP Commerce Cloud.
– Bezeroaren datuak: SAP Customer Data Cloud.
Zer da eta zertarako balio du Salesforce-k?
Salesforce bezeroekiko harremanak kudeatzeko hodeiko softwarea eskaintzen duen erakunde bat da. Software horri esker plataforma bakarrean bil daiteke bezeroei buruzko informazio guztia. Bezeroekiko harremanak eraginkortasunez kudeatzeko balio du, bai eta bezero potentzialekikoak ere, prozesuak erraztu, errentagarritasuna handitu eta bezeroekiko harremanari eusten laguntzen duelako.