FINANTZAK
Diruzaintzako soluzioak
Eskudiruaren eta likideziaren kudeaketa oso garrantzitsua da erakunde guztietan. Horretarako, SAPeko diruzaintzak bankuko kontuen ikuspegi zehatza eta eskudiruaren posizioa lortzeko aukera ematen du, eta horrek erabakiak eta neurriak zuzenean hartzeko aukera ematen du.
Oreka ITn adituak gara diruzaintza aurreratuan, SAP FSCM – SAP Financial Supply Chain Management deiturikoan, alegia, eta honako azpimodulu hauek biltzen ditu:

SAP Treasury and Risk Management (FIN-FSCM-TRM).
Enpresen finantza-transakzioak eta horri loturiko arriskuak kudeatzen eta ebaluatzen ditu.

SAP Biller Direct (FIN-FSCM-BD).
Enpresek fakturak linean ordaintzea ahalbidetzen diete beren bezeroei.

SAP Cash and Liquidity Management (FIN-FSCM-CLM).
Enpresen kaxa-fluxuak monitorizatzen ditu eta erabaki korporatiboak hartu behar dituzten arduradunei finantza-plangintzan laguntzen die.

SAP Collections Management (FIN-FSCM-COL).
Kobratze estrategiak bezeroak ebaluatzeko eta lehenesteko erabiltzen dira, kobratzeko dauden kontuen kudeaketaren ikuspegitik.

SAP Credit Management (FIN-FSCM-CR).
Zure enpresari arriskua zehazten eta kreditu erabakiak eraginkortasunez hartzen laguntzen dio.

SAP Dispute Management (FIN-FSCM-DM).
Kobratzeko dauden kontuekin loturiko gatazkak prozesatzeko funtzioak jasotzen ditu.

SAP In-House Cash (FIN-FSCM-IHC).
Barneko zein kanpoko ordainketa-transakzioak prozesatzeko erabiltzen da. Horrek kanpoko banku-kontuak eta herrialdeen arteko ordainketak egiteko premia murrizten du, eta, horren ondoriozko kostuak.
Oreka IT soluzio propioak
Esperientzia handia dugu soluzio propioak garatzen eta ezartzen, enpresa-esparruan eta indarrean dauden lege-araudietan dugun ezagutza handiak lagunduta.
ELOISE
SAPen, PDF edo XML formatuetan jasotzen diren fakturak kontabilizatzen dituen eta kontabilizazio-prozesua hobetzen duen laguntzailea.
Oreka Confirming Solution
Gure soluzioak hornitzaileei ordaintzea optimizatzen du eta SAPen inplementatzea arintzen, horrela Diruzaintzako kudeaketa hobetuz.
Sinadura elektronikoa
SAPen sortutako dokumentaziorako sinadura elektronikoaren soluzioa, informazioaren identitatea eta osotasuna ziurtatuta.
Eskatu zure demoa
Ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa gure soluzioek! Agendatu erakustaldi bat eta gure adituek lagunduko dizute gehien interesatzen zaizun produktua zehatz-mehatz ezagutzen.
Ohiko galderak
Zer ERP erabili finantzetan?
Finantzetarako SAPen ERPa SAP FI modulua da, eta kontuen kudeaketa, finantza- eta kontabilitate-prozesuen kontrola eta zenbatespenak errazten ditu, erosketei, salmentei edo ordainketei buruzko erabakiak hartzea arinduz.
Zer beharrizan betetzen ditu SAP kontabilitate programak?
Libro nagusia
Hornitzaileen kontabilitatea
Bezeroen kontabilitatea
Kutxaren kudeaketa
Finantza-itxierak
Nola txertatu diruzaintzako kudeaketa-software bat?
SAP S/4HANAk modulu integratu bat du, diruzaintzaren kudeaketarako espezifikoa: TRM, hau da, Treasury and Risk Management .