Select Page

INDUSTRIAK

Farmazia-industria

btn-rojo-flecha-trans
Farmazia-industria da arautu eta lehiakorrenetako bat, eta etengabeko premia du berritzeko eta produktuak merkatura arintasun handiz helarazteko. Hornikuntza-kate konplexuen kudeaketa eta produktuaren segurtasuna berebizikoak dira.
btn-morado-flecha

Araudiak betetzea:
maila globaleko segurtasun eta kalitate araudi zorrotzak betetzea.

btn-morado-flecha

Berrikuntza azkarra:
medikamendu berrien garapena eta merkaturatzea azkartzea.

btn-morado-flecha

Hornikuntza-katearen kudeaketa:
produktuen trazabilitatea eta integritatea bermatzea, fabrikatzen direnetik ematen diren unera arte.

btn-rojo-flecha

Oreka ITren soluzioak

Ekoizpena, arauen betetzea eta hornikuntza-katea eraginkortasunez kudeatzen laguntzen diegu farmazia-enpresei SAP soluzioen bidez. Ingurune arautuen ezarpenean dugun esperientzia eskaintzen dugu.

Zure enpresarako soluzioak

Ezagutu nola egokitu gaitezkeen zure negozioaren behar espezifikoetara gure ezagutzaren, zure sektorean dugun esperientziaren eta Oreka ITn garatutako produktu propioaren bitartez.

S/4HANA Public Cloud

Enpresa-kudeaketarako aurrez konfiguratutako soluzioa, zure negozioaren hazkundea bultzatzen duena azken teknologiekin eta etengabeko hobekuntzekin.

Kokapenen kudeaketa

Oreka ITn lagundu egiten diegu gure bezeroei haien biltegien kontrola hobetzen, kokapenen kudeaketarako SAP WM gisako tresnak erabiliz, esaterako.

SuccesFactors Learning

Enpresa-prestakuntza kudeatzeko sistema (LMS) zentralizatu batekin langileen gaitasunak hobetu ahal izango ditugu, eta, horrela, araudiak bete.

Informazio gehiago behar duzu?