PARTNERRAK

Exact Synergy
SAP Business One-rekin komunikatzeko garatutako konektoreari esker, Exact Synergy-k Giza Baliabideen kudeaketa errazten du, proiektuen kudeaketarako tresnak zabaltzen ditu eta sare sozial korporatiboa hedatzeko aukera ematen digu, bestelako funtzionaltasun batzuen artean.
Exact Synergy-ren banatzaile ofizialak gara
ERParen gaitasunak areagotu eta zabaltzen dituen software erlazionala da Exact Synergy. Besteak beste, proiektuen, giza baliabideen, dokumentu-kudeatzailearen eta bezeroen eta hornitzaileen atariaren kudeaketa-prozesuak modu pertsonalizatuan kudeatzeko aukera ematen du.
Oreka ITk, Exact eta SAPen partnerra den aldetik, Synergy eta SAP Business One soluzioak konektatzen ditu zure erakundearen informazio guztia modu integral, irisgarri, seguru eta antolatuan kudeatuko dela bermatzeko.
Synergy eta SAP Business One konektatzearen abantailak

Informazio koherentea, integratua eta une oro eguneratua.

SAP Busines One-ren gaitasunak hedatzea.

Urrutiko irisgarritasuna, SAPen lizentzia gehigarririk gabe.

EXACT Synergy moduluen deskribapena
Giza Baliabideen kudeaketa
- – Giza kapitalaren kudeaketaren ikuspegi osoa.
- – Langileen dosier digitala, modu erraz eta arinean.
- – Web eta mugikor bidezko soluzioak absentziak erregistratzeko.
- – Langilearen autozerbitzurako ataria.
- – Alertak (urtebetetzeak, urteurrenak…).
- – Autozerbitzurako eta gastuen kudeaketarako App-a.
Proiektuen kudeaketa
- – Lankidetza eraginkorra.
- – Proiektu eta aurrekontu kontrolatuak.
- – Informazioaren plangintza eta lineako erregistro errazak.
- – Faktura zuzenak bidaltzea.