ZERBITZUAK
SAP, Salesforce eta Microsoft lizentziak merkaturatzea
Zure kudeaketa-softwarea modu ezin hobean lizentziatzea ez da lan erraza; fabrikatzaile handien lizentzia-politika ulertzea eta zure behar zehatzetara egokitzen jakitea laguntza espezializatua eskatzen duen jarduera da.
Oreka ITn, SAP, Salesforce eta Microsoft lizentziak saltzeko baimena dugun partnerrak gara, eta behar dituzun lizentziak kontratatzen lagunduko dizugu, zure beharrizanetara doituz. Utzi guri aholku ematen eta ez ezazu sobera kontratatu.
Enpresa-softwareko hornitzaile nagusietako hiruren jatorrizko lizentziak eskaintzen dizkizugu, zure beharrizanetara egokituak.
Gure zerbitzuak

SAP lizentziak
Enpresa-kudeaketarako soluzio osoak, ERP (S/4HANA, SAP Business One), CRM (SAP C/X), Datuen analitika (SAP Analytic Cloud, Datasphere), Talentuaren kudeaketa (Success Factors) eta beste hainbat… Zure negozioaren arabera optimizatuak.

Salesforce lizentziak
CRMn aitzindaria den plataforma, bezeroekiko harremanak, salmentak eta marketina kudeatzeko. Eskalagarria eta malgua, soluzio pertsonalizatuekin.

Microsoft lizentziak
Microsoft Office, Windows Server, Azure eta askoz gehiago, zure enpresaren azpiegitura teknologikoa sendotzeko.
Zergatik aukeratu behar gaituzu zure lizentzien partner gisa?

Prezio lehiakorrak
Lor itzazu software lizentziarik onenak, zure beharrizan espezifikoetara egokituak eta zure aurrekontura doituak.

Ezarpena eta euskarria
Lizentziak saldu ez ezik euskarri teknikoa eta aholkularitza ere eskaintzen ditugu, zure tresnei ahalik eta etekin handiena atera diezaiezun.

Aholkularitza pertsonalizatua
Gure aditu taldeak gidatuko zaitu zure enpresaren beharrizanen araberako aukerarik onena hauta dezazun.
Onura garrantzitsuak

Eskalagarritasuna eta malgutasuna ez ezik, eraginkortasun operatiboa hobetzen da, zure negozioaren beharrizanen arabera haz zaitezen.

Informazio zehatza eta eguneratua izanik, erabakiak hartzea optimizatzen da.

Enpresako zeregin guztietan produktibitatea handitzen da.