Ezagutu gaitzazu hobeto

100 profesional baino gehiagoko taldea gara.

Corporate Balance

Oreka korporatiboa

Oreka IT sektorearen egungo joeraren aurka joateko sortu zen, aholkularitza informatikoaren mundura oreka dosi bat eskaintzeko asmoz.

SAP soluzioak ezartzeko kapazak gara, enpresa txiki zein multinazionaletan, arreta zuzenaren bidez, hau da, arreta inpertsonala, bizitasuna, komunikazio arazoak edota proiektu batek jaso ditzaken aldaketen aurrean egokitzeko zailtasunak saihestuz. Puntu honetan, Corporate Balance-a konpainiaren ezberdintasun faktorea da, gertutasuna, segurtasuna, kalitatea eta dinamismoa sustatuz, proiektu bakoitza elkarlana bihurtuz. Gure bezeroak bizi dituzten giza zein ekonomia errealitate berean bizi gara, eta horri esker, Oreka IT-ren etorkizuna gure zerbitzuen arrakasta zein bezeroen gogobetetzea lotuta ulertu dugu. Horregatik esfortzuan eskuzabalak gara eta bezeroen negozioei balore gehigarria ematen saiatzen gara.

Bezeroen gogobetetzean oinarritzen den oreka mantentzen dugu, baina baita gure langileenean ere. Horretarako, gure langileek formakuntza jarraitua jasotzen dute, bere hazkuntza profesionala eta bere ezagupenak eguneratuak mantentzen direla bermatuz. Era berean, langile horrek bere lankideei ezagutza hori guztia helaraziko die gainera. Oreka perfektuko zikloa.

Lantalde batek arrakasta izateko, kide bakoitzak bere ezagupenak zabaldu eta besteenak jasotzen jakin behar du, eta horretarako, bere lanpostuan eroso egon behar du. Oreka IT-k RRHH politika gogorren kontra doa oreka mantenduz, bere langileei lan-bizitza eta familia bateragarri egiten. Oreka IT-n langile bakoitza orekatutako, lotutako eta balore handiko lantalde baten funtsezko kidea da.

corporate balance oreka it
Oreka IT 10 urte

Gure ibilbidea

Iragana, oraina eta etorkizuna

Urtarrilaren 2009an gure lehenengo urratsak eman genituen, aholkularitza informatikoan esperientzia handiko 3 adituk, aholkularitzaren munduan zerbait ezberdina egiteko gogoekin, Oreka Information Technologies sortu zutenean. Oinarrizko ideia, SAP aholkularitza zerbitzuetan espezializatutako zerbitzu informatikoen enpresa bat sortzea zen eta da. Aholkularitza oinarri teknologiko sendoa eta praktika komertzial eta profesional garden eta etikoetan eraikiz, bezeroak fidelizatu eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko ahalmenarekin.

CPD azpiegitura propioa daukagu non edozein motatako SAP sistemak ahozkatu ahal diren, baita HANAN oinarritutakoak ere.

Gure talde profesionala

Gaur egun, 100 baino gehiago gara gure lan taldean

Ezagutu itzazu gure Zuzendaritza eta Koordinazio Batzordeak

Iraitz Pérez de Goldarazena

Iraitz Pérez de Goldarazena

Zuzendaritza Nagusia

Jose Carasa

Jose Carasa

Zuzendaritza Teknologikoa

Beatriz Meabe

Beatriz Meabe

 Ekonomia eta Zerbitzuen Zuzendaritza

Máximo Calvo

Máximo Calvo

Berrikuntza Zuzendaritza

Yanire Irazabal

Yanire Irazabal

Zuzendaritza Komertziala

Organigrama

 Barneko lan-taldeak

gure enpresako funtsezko arloak hobetzera bideratuta

SAP member extended

ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA

Arduraduna:

Ione Bahon

SAP PARTNER

KALITATEA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA

Arduraduna:

Jose Carasa

SAP PARTNER

EUSKARA TALDEA

Arduraduna:

Beatriz Meabe

SAP PARTNER

I-G-b

Arduraduna:

Máximo Calvo

SAP PARTNER

PROZESU KOMERTZIALAREN HOBEKUNTZA

Arduraduna:

Yanire Irazabal

SAP PARTNER

LAN BALDINTZEN ERREGULAZIOA

Arduraduna:

Elkar taldea

EKIPO INFORMATIKOAK DOHAINTZAN EMATEKO PLANA

Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat bazara, helburu sozialekin, edo GKE bat, ekipo informatikoak emateko gure sisteman alta ematera gonbidatzen zaitugu.

Argibide eta zehaztapen gehiago hurrengo inprimakian.

ziurtagiriak eta kalitatea

Sap irtenbideen biziraupen osoko kudeaketa zikloaz arduratzen gara

SAP irtenbideen biziraupen osoko zikloaz arduratzeko ahalmena dugula bermatzen dituzten ziurtagiri guztiak ditugu, hau da, bezeroari, ziklo horretan zehar laguntza teknikoa eta zerbitzua eskaintzeko ahalmena dugu. Salmentaren momentutik, ezarpen, mantenu, eboluzio eta euskarri lanak egitera.

SAP PARTNER
SAP GOLD partner

SAP-ek, Oreka IT-ko esperientzia, ezagupen eta gure aholkularien formakuntza maila bermatzen ditu. Oreka It-k dituen bezeroentzako ziurtagiri bat da, hau da, SAP aplikazio ezberdinen mantenu eta eboluzioaz arduratzeko beharrezkoak dituen baliabide eta ezagupen teknikoak dituenaren bermea.

BAI EUSKARARI
Zerbitzua Euskaraz

Enpresa pribatuan euskara normalizatzeko asmoz Bai Euskarari ziurtagiria lortzea da. Ziurtagiri hau, Ziurtagiriaren Elkartea ematen du eta euskararekin dugun konpromisoaz gain, gure zerbitzuak euskaraz emateko gaitasunaerakusten du.

BAI EUSKARARI
Gasteizko Itun berdea

Itun Berdearen Erkidegoari atxikitu gara eta Batzorde Teknikoak balioztatu dizkigu Oreka IT-en ezarritako ingurumen-hobekuntzak.

Goiener Cooperativa de Energías 100% Renovables

Zein izango litzateke SAP tekonologia zure enpresan inplantatzearen kostua? SAP ERP-aren lizentzien kostua aurreikusten laguntzen dizugu, baita produkzio sistema berri hau aurrera eramateko beharko diren aholkularitza kostuak aurreikusten ere.

gure sap aholkulari taldearekin harremanetan jar zaitez