TRABAJAMOS EN LA PROTECCIÓN DE TUS DATOS

PRIBATUTASUN-POLITIKA

OREKA INFORMATION TECHNOLOGIES, S.L.-en (aurrerantzean, OREKA IT) zure eskubideekin eta zure pribatutasunaren babesarekin konprometituta gaude.

Politika honek gure webgunearen bitartez OREKA ITrekin harremanetan jartzen zareten guztien informazio pertsonala nola erabili eta babesten dugun adierazten du.

1. ERABILTZAILEARENTZAKO INFORMAZIOA

OREKA ITek, Tratamenduaren Arduraduna den aldetik, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduaren (EB) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko  3/2018 Lege Organikoan (DPBEDBLO) xedatutakoaren arabera zure datuak Pribatutasun-Politika honetan adierazi moduan erabiliko ditugula jakinarazten dizu.

Pribatutasun-Politika honetan zure datu pertsonalak nola jasotzen ditugun, zergatik jasotzen ditugun, zer egiten dugun haiekin, norekin partekatzen ditugun, nola babesten ditugun eta tratamenduari dagokionez zure aukerak zeintzuk diren deskribatzen dugu.

Politika hau enpresak bere zerbitzuak emateko jasotako zure datu pertsonalen tratamenduari aplikagarria zaio. Politika hau onartzen baduzu, onartzen duzu zure datu pertsonalak Politika honetan definitu moduan erabiltzea.

2. KONTAKTUA

Sozietatearen izena: OREKA INFORMATION TECHNOLOGIES, S.L.     

Izen komertziala: OREKA IT

IFZ: B01451756

Helbidea: Zumar Hiribidea 1, D IV Eraikina, 243 Bulegoa

                   Vitoria-Gasteiz (01013 Araba / Álava)

Telefonoa: 945067219

e-mail: rgpd@orekait.com

 

3. FUNTSEZKO PRINTZIPIOAK
    • Legezkotasuna: Zure datu pertsonalak xede zehatz, esplizitu eta legitimoetarako baina ez ditugu jasoko.
    • Datuak minimizatzea: Datu pertsonalen jasotzea bilketaren helburuentzako guztiz garrantzitsua eta beharrezkoa denera mugatzen dugu.
    • Helburua Mugatzea: Zure datuak adierazitako helburuetarako eta zure nahien arabera baino ez ditugu jasoko.
    • Zehaztasuna: Zure datu pertsonalak zehatz eta eguneratuta mantenduko ditugu.
    • Datuen Babesa: Arriskuekiko aproposak eta proportzionalak diren neurri tekniko eta antolatzaileak aplikatzen ditugu zure datuek kalterik jasan ez dezatela bermatzeko, hala nola baimenik gabeko zabalkundea edo sarbidea, ustekabean edo legez kontra suntsitzea edo ustekabean galtzea edo aldatzea eta legez kontrakoa den edozein erabilera mota.
    • Sarbidea eta Zuzentzea: Egoki deritzozunean zure datuak eskuratu edo zuzentzeko bitartekoak ditugu.
    • Mantentzea: Zure datu pertsonalak legezkoa eta aproposa den eran mantenduko ditugu eta bildutako helburuentzat beharrezkoak diren bitartean bakarrik.
    • Ez da datuen nazioarteko transferentziarik egingo.
    • Hirugarrenak: Hirugarrenek datu pertsonalak eskuratu edo jasotzea aplikagarri diren lege eta erregelamenduen arabera eta kontratu-berme egokiekin egingo da.
    • Zuzeneko Marketina eta Cookieak: Publizitatearen eta cookien arloan aplikatu beharreko legeria betetzen dugu (cookien politikaren esteka).

      Gure zerbitzuak kalitate-mailarik altuenarekin emateko konpromisoa dugu, eta horrek zure datuak segurtasunarekin eta gardentasunarekin erabiltzea suposatzen du. Hurrengoak dira gure printzipioak: cookiak

4. ZURE DATU PERTSONALEN BILKETA ETA TRATAERA

Hauek dira eskatu eta erabili daitezkeen datu motak:

  • Identifikazio-datuak

Era berean, automatikoki jasotzen ditugu gure webgunera egindako zure bisitari buruzko datuak, cookien politikan deskribatu bezala.

Zure datu pertsonalak eskatzen ditugun bakoitzean argi eta garbi jakinaraziko dizugu zein datu eta zertarako biltzen diren. Oro har, zure datu pertsonalak hurrengo helburuekin jaso eta erabiltzen ditugu:

  • Sektoreko informazioa, zerbitzuak, produktuak, informazio esanguratsua, berriak ematea eta komunikazioak bidaltzea. Enpresaren izenean, emandako informazioa erabiltzen dugu gure produktu eta zerbitzuekin lotutako publizitatea bidaltzeko xedearekin edozein bitartekoren bidez (postaz, emailez edo telefonoz) eta enpresak antolatutako ekitaldietara gonbidatzeko. Emandako datuak gorde egingo dira jarduera etetea eskatzen ez den bitartean. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako legezko betebeharra egon ezean. 
  • Hautagaitzak jasotzea. Enpresaren izenean, emandako informazioa erabiltzen dugu gure erakundean sortzen diren lanpostu hutsen inguruan berri emateko. Emandako datuak gorde egingo dira lanpostu bat esleitu arte edo zuk zure ezerezteko eskubidea edo pribatutasun-politika honen 7. puntuan adierazitako edozein eskubideren bat baliatu arte.

 

Webgunean jasotako datuez gain, OREKA ITren ohiko jardueran hurrengo datuak ere erabiliko ditugu:

  • Bezero/balizko bezeroen datuak: Zerbitzuen emate eta eskaintza zuzenerako beharrezkoak diren datuak bakarrik.
  • Hornitzaileen datuak: Kontratu-harremana eta ematen dizkiguten zerbitzuen mantentze eta kontrol egokia eramateko beharrezkoak diren datuak bakarrik.
  • Langileriaren datuak: Lan-arloan, arriskuen prebentzioan, Gizarte Segurantzan… indarrean den araudia betetzeko beharrezkoak diren datuak bakarrik.
  • Hautagaien datuak: Gure erakundeko lanpostu hutsen inguruan hautagaiei berri emateko beharrezkoak diren datuak bakarrik.

Kasu hauetan guztietan, datuak hurrengo puntuan aipatuko diren legitimate-printzipioak errespetatuz erabiliko dira.

5. LEGITIMITATEA

Aplikagarri den datuen babeserako araudiaren arabera, zure datu pertsonalak erabili ahalko dira baldin eta:

  • Tratamenduaren ondorioetarako zure baimena eman badiguzu. Jakina, edozein unetan atzera bota dezakezu zure baimena.
  • Lege eskakizunengatik.
  • Zure pribatutasun-eskubideek ez urritutako interes legitimoa badago, hala nola merkataritza-informazioa bidaltzea bai gure newsletterera harpidetzeagatik bai bezero izateagatik.
  • Kontratu-harremanaren bidezko gure zerbitzuren bat emateko beharrezkoa bada.
6. DATU PERTSONALEN KOMUNIKAZIOA

Enpresak ez du inolako lagapenik egingo, legezko betebeharra salbu.

Datuak OREKA ITrekin lotutako enpresei jakinarazi dakizkieke zerbitzu ezberdinak emateko Tratamenduaren Eragile bezala.

7. ZURE ESKUBIDEAK

Zure datu pertsonalen bilketa eta tratamenduari dagokionez, edozein unetan jar zaitezke gurekin harremanetan, honetarako:

  • Zure datu pertsonalak eta DBEOren 15.1. Artikuluan adierazitako edozein informazio eskuratzea.
  • Zehatzak ez diren edo osagabe dauden zure datu pertsonalak zuzentzea, DBEOren 16. Artikuluaren arabera.
  • Zure datu pertsonalak ezabatzea, DBEOren 17. Artikuluaren arabera.
  • Zure datu pertsonalen trataera mugatzea, DBEOren 18. Artikuluaren arabera.
  • Zure datu pertsonalen eramangarritasuna eskatzea, DBEOren 20. Artikuluaren arabera.
  • Zure datu pertsonalen trataera aurkaritzea, DBEOren 21. Artikuluaren arabera.

Xede jakin baterako baimena eman baduzu, eskubidea duzu emandako baimena edozein unetan atzera botatzera, baimena kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe.

 

Eskubide hauek baliatu ditzakezu komunikazio arrazoitua eta egiaztatua bidaliz rgpd@orekait.com helbidera.

Halaber, Kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean (www.aepd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu tratamendua indarrean dagoen araudira ez dela lotu baderitzozu.

8. ADINGABEAK

Webgunera sartzen den erabiltzailea adin txikikoa izatekotan, aldez aurretik bere gurasoen edo legezko tutoreen baimena eskuratu behar izango du, zeinak arduradunak izango diren, edozein kasutan, ardurapean dituzten adingabeek egindako ekintzen aurrean. Arestian aipatu ditugun betebeharrak bete gabe adin txikikoek datu pertsonalen bat ematen badigute, OREKA ITek ez du ekintza horretatik eratorritako inolako erantzukizunik bere gain hartuko.

9. SEGURTASUN- ETA KONFIDENTZIALTASUN-NEURRIAK

Zure datu pertsonalak errespetu handienarekin erabiliko ditugu, tratamenduaren konfidentzialtasun eta segurtasunarekin konpromisoa hartuz.

Gure webgunean segurtasuna mantentzeko, SSL ziurtagiria erabiltzen dugu zure datuen transmisioa osoa eta segurua izan dadin.

Zure datuak erabiltzeko baimendutako pertsona orok, kontratu- edo lege-betebehar baten pean, legezko helburua eta erabilitako datuen konfidentzialtasuna zehatz-mehatz errespetatzeko betebeharra du, bai eta indarrean dagoen datuen babeserako araudian ezarritako guztia betetzekoa ere.

Segurtasun-gertakariren bat jasatekotan, non zure datuak tartean egon litezkeelakoan gauden, ahalik eta lasterren jakinaraziko dizugu, legeak ezarritako moduak eta epeak errespetatuz.

10. LEGE-INFORMAZIOA

Politika honen baldintzak osatu egiten dute, eta ez dute ordezten, aplikagarria den datuen babeserako legearen peko edozein baldintza, eta hori izango da edozein kasutan gailenduko dena.

Politika hau aldizkako berrikuspenetara lotuta dago eta enpresak edozein unetan alda dezake. Hau gertatzen denean, edozein aldaketaren berri emango dizugu eta gure Politikaren bertsio berriena berrirakurtzeko eta onartzeko eskatuko dizugu.