Oreka IT bezeroarentzako bikaintasunagatik

Gure bezeroek erabakitzen dute zenbatekoa den eskaintzen diegun Mantentze Zerbitzuaren Bikaintasun-maila, aholkulariaren eta bezeroaren arteko etengabeko komunikazioaren bitartez.

4.0 industria, Laugarren Industria Iraultzaren sinonimoa, prozesu guztien informatizazioan eta digitalizazioan eta gure erakundeen hobekuntzan oinarritzen da.
IT sektorea (Information Technology), bere bilakaeran, industria- eta zerbitzu-enpresetan gero eta konplexuagoak eta, aldi berean, funtsezkoagoak diren ingurune teknologiko aldakorrak kudeatzera ez ezik, Zerbitzuaren kalitatea eskatzen duen 4.0 industriaren eskarira ere egokituz joan da.

Oreka IT, tamaina eta sektore desberdinetako enpresa eta erakunde publikoetarako SAP negozio-kudeaketako espezialista gisa, beti hartu izan da abangoardiatzat, Bezeroen Zerbitzuaren Kalitateari buruzko eskakizunei erantzuna emanez.
Eta 2013 urtetik, Oreka IT Lloyd ‘s Register Quality Assurance Limited auditoretzak egiaztatu zuen SAPen Mantenu Zerbitzuagatik, indarrean dagoena eta urtero berrituz joan dena.

Ziurtagiri honek ISO/IEC: 20000-1 araudiaren esparruan oinarritzen ditu bere Mantentze-Zerbitzuak, zeinak adostutako jardunbide egokiak eta zerbitzu-mailak arautzen dituen, bezeroaren itxaropenak bat etor daitezen jasotzen duen Mantentze-Zerbitzuarekin.

Kalitatearen Mantentze-Zerbitzua indartzeko, Oreka IT-k enpresa-estrategiatzat hartu zuen talde kualifikatu eta dinamizatzailea eratzea, Bikain Taldea, bezeroen eskakizunekin koordinatuta baliabide egokiak hornitzen dituena, eta zerbitzuaren kalitatearen bikaintasuna lortzea helburu duena.
Gaur egun, 17 enpresek dute haien SAP sistemen Mantentze Zerbitzua zerbitzua ematera bideratutako SAP aholkulari-talde batekin.
Zerbitzuaren asebetetze-helburuen lorpen eta irismenerako, metodologiak hiru oinarri sendo ditu:
• Langileria.
• Erremintak.
• Prozesuak.

Zerbitzua ematera bideratutako aholkulari-taldea da zerbitzuaren kudeaketa egokia gidatzen duena. Zerbitzu ona eta bikaina ematearen arteko aldea gure lantaldeetan dago. Zerbitzuari esleitutako lantaldeen dimentsioa, eraginkortasuna eta ahalduntzea dira bezeroak eskatutako emaitza lortzeko balioa eta ezagutza eransten dutenak.
Arloko Arduradunek funtsezko zeregina dute hemen, proiektuen ikuspegi osoa baitute, eta zerbitzuak ematen dituzten langileria izan baitezakete euskarri gisa falta zaien informazioa osatu eta eraginkortasuna lortzeko.
Eta, jakina, Etengabeko Prestakuntza eta ezagutza funtsezkoak dira aholkulari bakoitzaren eginkizunak betetzeko, eta baita bere gaitasunak hobetzeko gai izateko ere, haien berariazko arloan ez bada ere

Bigarren oinarri garrantzitsu bat, ticketing- eta kontrol-tresnak dira (Intzidentzia-Kudeatzailea), bai eta IT mantenu zerbitzuaren xede diren sistema eta aplikazioak ere, Oreka IT-en erabilitako metodologia osatu eta emandako Zerbitzuaren plangintza, trazabilitatea eta monitorizazioa errazten dutenak, Zerbitzuaren etengabeko hobekuntza lortzeko beharrezkoak diren metriken bidezko ebaluazioa egin daitekeelarik.

Prozesuetan oinarritutako kudeaketa ezartzea beste ezinbesteko tresna da; izan ere, eguneroko mantentze-zerbitzuan egin beharreko eta balioa eransten duten zeregin guztien eraldatzea eta etengabeko hobetzea errazten du eta, gainera, eraginkorragoak izateko zer jarduera ezaba daitezkeen kudeatu daiteke.

Bezeroa da edozein enpresaren izatearen arrazoia, eta ez du beti arrazoia, baina izan bada garrantzitsuena eta, zentzu horretan, Oreka IT-ek beti argi izan du helburua bezeroaren asebetetzea bilatzea dela. Helburu hau lortzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileen beharrak ezagutzea eta benetan zer nahi duten jakitea. Horrela, gure zerbitzuak saltzeaz gain, zerbitzuaren kalitatean eta bezeroari arreta pertsonalizatua ematean ere ahalegintzen gara, eta agerian geratzen ari da
honek bezeroa fidelizatzen duela eta merkatu-kuota handitzeko aukera ematen digula.

Gure bezeroek erabakitzen dute zenbatekoa den eskaintzen diegun Mantentze Zerbitzuaren Bikaintasun-maila, aholkulariaren eta bezeroaren arteko etengabeko komunikazioaren bitartez.

Aldi berean, barne-komunikazioa eta aholkularien arteko lankidetza funtsezkoa da hainbat kontsultoreen zerbitzua behar duten intzidentziak daudenean, dela SAP-eko modulu desberdinetan eragina dutelako, dela aholkulari juniorrek kontsultore “beteranoagoen” esperientzia eskatzen dutelako.

Oreka IT eraldaketa-prozesu digital eta etengabeko berrikuntza-prozesuan murgilduta dago, eta bertan ez da nahikoa SAP teknologia enpresaren arlo guztietan integratzearekin; aitzitik, gure bezero eta hornitzaileekiko sinergian eta lankidetzan datza arrakasta, guztiok norabide berean lan egiteko konpromisoan eta ahaleginean, zeinaren emaitzak balio eta kalitate handiagoa emango dien gure zerbitzu guztiei.

Oreka IT-tik Mantenu Zerbitzu hobea eskaintzen dela esateko prest gaude, ez soilik eraginkortasuna handitzeko, errendimendua indartzeko eta, ondorioz, kudeaketan baliabideak, denbora eta energia aurrezteko gai garelako, baizik eta honek onura handia dakarrelako gure bezeroentzat, eta hauek dira babestu nahi ditugunak.
Gure bezeroei emandako Mantentze-Zerbitzuen bikaintasun-helburua, Oreka IT-ko langileria osoak oro har baliatzen dituen jardunbide egokiak eta gure bezeroekiko arreta pertsonalizatua dira IT sektorean gure esperientzia guztiaren ezaugarri nabarmenenak.

Amaitzeko, gure bezeroen konfiantza izaten jarraitzea espero dugu, gure erantzukizunarekin betez, eta harreman horrek orain arte bizitako modu hain onuragarrian jarrai dezala.
Aurrera goaz!

OREKA IT - Consultoría tecnológica SAP ERP en Vitoria - Gasteiz (Alava)