Euskadi Irratiko ‘Goiz Kronika’ saioan, Alarma Estatuaren ostean enpresak bizi duen egoeraz eta beste gai interesgarri batzuez aritu gara.
Euskadi Irratiko ‘Goiz Kronika’ saioak Alarma Estatuaren amaiera aztertu du duela gutxi, gure enpresaren errealitatetik abiatuta.
Irrati publikoarekin solasaldia ekainaren 28an, igandean, izan zen. Igotz Alkortak, espazioaren zuzendariak, Iraitz Pérez de Goldarazenari, Arabako ETEaren bazkide fundatzaileari eta zuzendari nagusiari, konfinamendu-etaparen osteko enpresa-balorazioa eskatu zion, eta galdetu zuen ea ia ehun eguneko alarmaren ondoren, euskal enpresek, batez ere ETEek, beren prozesu teknologikoak bizkortu dituzten eraldaketa digitalerantz. «Gure enpresa txiki eta ertainen digitalizazioaren defizitak nabarmena izaten jarraitzen du, eta kasu honetan, konfinamenduaren eta ziurgabetasunaren ondorioz, abiatzear zeuden askok euren prozesuak gelditu dituzte«, adierazi du zuzendariak.
Testuinguru horretan, eta egoera bereziak gorabehera, gure hazkunde-plan estrategikoarekin aurrera jarraitzen dugu, «ETE munduaren digitalizazioaren arloan gure negozio-eredua sendotzeko aukera interesgarria baita«, azpimarratu du Pérez de Goldarazenak.
Gasteizen dugu egoitza nagusia, eta iaz beste egoitza bat ireki genuen Nafarroan (Mutiloan), eta laster beste filial bat inauguratuko dugu Bizkaian, Leioako Ibaiondo auzoan hain zuzen ere. «Dena aurreikusitakoaren arabera gertatzen bada, urriaren 1ean irekiko dugu ordezkaritza berri hau«, iragarri du zuzendari nagusiak.
Más información:
Quizas te pueda interesar
Certificaciones ISO 9001, ISO 27001, ISO 20000-1
¡Conseguido!
Desde Oreka IT trabajamos día a día para mejorar, por lo que nos alegra comunicar que hemos obtenido recientemente las Certificaciones de la Norma Internacional ISO/IEC 9001 de calidad, la ISO/IEC 27001 de seguridad de la información y hemos renovado la ISO 20000-1...
Oreka IT ya es proveedor oficial de soluciones en la nube de Microsoft
Microsoft ha creado una red global de proveedores indirectos calificados que pueden ayudar a los clientes a comercializar más rápidamente soluciones únicas basadas en la nube. Soluciones que combinan las mejores apps de comunicación con avanzados servicios en línea...
Oreka IT en el FORUM AUSAPE 2022
Oreka IT participará como patrocinador oro en el Fórum AUSAPE 2022 los días 1 y 2 de junio. Estaremos presentes en este fantástico evento anual, que este año se celebrará en el Palacio de Congresos y Exposiciones de Sevilla (FIBES) los próximos días 1 y 2 de junio,...