sap business one

enpresa guztientzako. produktibitatea hobetu eta prozesuak automatizatzen ditu.

zer da sap business one?

SAP Business One, negozio kudeaketarako sistema bat da. Erabilterraza eta moldagarria, zure erakunde edo enpresaren prozesu edota gai guztien gaineko datuen kontrola izango duzu, prezio onean eta barne baliabide informatiko gehigarriren beharrik gabe.
SAP Business One
Business One-n balorea ikusgarri eta neurgarria da: prozesuak erraztu eta automatizatzen dituenez, produktibitatea handitzen du. Erabakiak hartzea zein kostuak murriztu edo enpresako ekintza-sail ezberdinetako integrazio eta kontrol faltaren ondorioz, bezeroek kontratatutako zerbitzuetan arazoak egotea saihesten ditu ere.

nori zuzenduta dago sap business one?

Hurrengo ezaugarriren bat duten ETE-rentzat

;

2 – 200 langile/
100k – 50M€ fakturazioa /
Kudeaketa erraza, komplexu edo egoitza anitzekoa

;

Neurrira egindako garapenak eskaintzen dituzten eta ERP estandarra eta mantenu erraza duena bilatzen duten ETE-ak

;
Aplikazio anitzak eskaintzen dituzten (kontularitza, Excel taulak, eta abar) eta bere kudeaketa alor guztiak barneratzen dituen irtenbide integrala bilatzen duten ETE-ak
;
SAP Suite ERP edo SAP Business One duten enpresen hornitzaile diren ETE-ak eta informazio edo txostenak elkar partekatzea bilatzen dutenak
;
Langileen aldetik, kudeaketa praktika onak adostea bilatzen duten ETE-ak
;
Hazten ari diren eta negozioaren hazkuntza horretara egokitzeko ahalmenik ez duen ERP estandarra erabiltzen duten ETE-ak

zergatik aukeratu sap business one?

integrazioa
Erakunde baten kudeaketa alor guztiak integratzeko eta kudeatzeko gaitasuna: finantzak, kontularitza, salmentak, inbentario eta logistika, produkzioa, baliabideak, MRP, bezero kudeaketa, salmenta osteko zerbitzuak eta SAT, proiektu kudeaketa, giza-baliabideen kudeaketa, analisiak eta txostenak
egokitzeko ahalmena
Tamaina ezberdinetako erakundeetara egokitzeko ahalmena, microETEak edo startups-etatik, egoitza anitzeko negozioetaraino. Edonola ere, erakundearen eboluzio eta hazkuntzara egokitzeko erraztasuna.

Fabrika Digitalerako, fabriketan datuen irakurketa, biltegi azkarrak, Internet of Things eta abarreko funtzionalitate zehatzak eta modulu aurreratuak barneratzen ditu. Business One enpresen eraldaketa digitala aurrera eramateko produktua da

sektore anitz
Business One sektore zehatzetako berezitasunak asetzeko prestatuta dago: zerbitzuak, ikerketa-zentroak, kooperatibak, mantenu eta laguntza teknikoko zerbitzua, elikadura eta lehenengo-sektorea, proiektu kudeaketa, hornikuntza enpresak, ehungintza, eta abar.
eraginkortasuna
Informaziora sarbide azkarra eta datuen osotasuna bermatzen duen programa. Honek, kostuak eta eragozpenak saihesten ditu, adibidez, fluxu logistiko eta inbentarioetan. Enpresarentzako kritikoak izan daitezkeen prozesuen automatizazioa. Erakundearen informazio eta datu guztien, langileen denborak murriztea eta erabakiak hartzea arintzea ahalbidetzen duen zentro edo biltegi bateratua
erabilterraza
Erabiltzeko eta ikasteko erraza. Interfaze intuitiboa eta ikusgarria. Langileen rol ezberdinetara egokitutako erabiltzaile cockpit-a.

Denbora laburrean ERP-az gozatzeko aukera eskaintzen duen inplementazio prozesu arina

malgutasuna
Neurrira sortutako instalazioa: bezeroen zerbitzarietan edota hodeian, Oreka IT-ko Datuen Zentroari esker. 

Hodei-zerbitzua, bezero bakoitzak kudeatzeko ahalmena eta bere beharretara egokituta: monitorizazio jarraitua, back-up programatuak, segurtasun neurri guztiekin eta baliabideen kudeaketa

kokapena
SAP Business One 40 herrialderen araudiekin bat egiten du. 27 hizkuntzatan erabilgarri. Moneta anitzetan lan egiteko ahalmena du ere
bateragarritasuna
Microsoft Office eta Outlook-ekin bateragarria. Webgune eta online plataforma ezberdinekin konekta erreza da. Beste sistema batzuekin bateratzeko ahalmena. EDI aukera ematen du ere, (datuen trukaketa elektronikoa), bezeroekin, hornitzaileekin edota bankuekin

ziurtagiriak

SAP Certified Application Associate – SAP Business One Release 10.0

ETE-entzako zerbitzu informatiko integrala

Zure ETE-ko behar informatiko guztiak asetzen ditugu

Oreka I.T.-k behar informatikoak azpikontratatu behar dituen Enpresa Txiki eta Ertainentzako produktu berezi bat garatu du. Badakigu zein garrantzitsua den ETE-entzat euren denbora eta baliabideak optimizatzea, horregatik zerbitzu informatikoen hornitzaile eraginkor eta hurbila izan nahi dugu.  Edozein behar digitalen inguruko aholkularitza ematen dugu.

Zerbitzu guztiak, hornitzaile bakarra.

jar zaitez harremanetan business one sailarekin eta eska ezazu doako erakusketa