Gizarte Erantzukizun Korporatiboa: gizartearekin konprometitutako enpresak.

 

Diario de Noticias de Álava-ren eskutik eta Vitoria-Gasteizko Vital Fundazioaren aretoan, aurreko apirilaren 30ean ‘Encuentros DNA’ eztabaida-foroa ospatu zen, Arabako enpresa-sarearen arteko Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEK) inguruan. Andrés Goñi kazetariak moderatutako hitzorduan, Iraitz Pérez de Goldarazenak, Oreka IT-ren zuzendaria nagusiak, eta Araban finkatutako beste hiru konpainiek (Michelin, UDAPA eta Kutxabank) haien planteamendu ezberdinak azaldu zituzten praktika etikoak, jasangarriak eta gizartearekin konprometitutakoak haien egunerokotasunean txertatzerako orduan.

Streaming bidez eman eta geroago DNA-ren ekonomia-orrialdeetan aztertu zen mahai-inguruan zehar, Oreka IT-ren ordezkariak hainbat gako azpimarratu zituen konpainiaren sorreratik, orain dela 12 urte, GEK-a plan estrategikoaren parte izateko.

Esate baterako, zentzu honetan lan egiteko haien egitekoetatik partzialki askatutako pertsonen lantaldea izatea, bere garaian Ekin izena hartu zuena.

“Lantalde honek hornitzaileei nola erosten zaien monitorizatzen du, konpainiaren karbono aztarna aztertzen du edo plastikoen kontsumoa murrizteko formulak bilatzen ditu. Taldekideek, gero, haien proposamenak enpresaren batzorde ezberdinetara eramaten dituzte haien inplementaziorako”, azaldu zuen Iraitz Pérez de Goldarazenak, zeinak politika hauek era naturalean funtziona dezaten egiten ari denaren gaineko berariazko konbentzimendua nahitaezkoa deritzon. “Ezinezkoa da Gizarte Erantzukizun praktika hauek soilik kanpora begira hartzea, hau guztia ezin baita jendearen kontra egin”, adierazi zuen.

Hemen duzu hitzaldi osoaz gozatzeko aukera.

 

OREKA IT - Consultoría tecnológica SAP ERP en Vitoria - Gasteiz (Alava)