📢 Lortu dugu!

Oreka IT-n hobetzeko asmoz egiten dugu lan egunero, pozten gaitu jakinarazteak duela gutxi ISO/Nazioarteko Arauaren ziurtagiriak lortu ditugula. Kalitatearen inguruan ISO/IEC 9001, Informazioaren segurtasunari buruz ISO/IEC 27001 lortu berri ditugu eta SAP mantentze-zerbitzua kudeatzeko ISO 20000-1 berritu dugu.

Hiru arauek indartu eta berretsi egiten dute Oreka ITren apustua SAP eta hosting mantentze-zerbitzuan, gure prozesuak kalitate, segurtasun eta zerbitzuko goi estandarera egokitzen direla balioetsiz.

ISO 9001, ISO 20000-1, ISO 27001 Ziurtagiriak

Joan den urtean zehar, gure barne-prozesuak egokitzen eta hobetzen aritu gara, baita SAP mantentze-zerbitzuarekin eta bezeroen sistemetarako hosting-zerbitzuarekin lotutakoak ere, arauetara egokitzeko. Hiru ISOak lortzeaz gain, berrikuspeneko eta hobekuntzako barne-proiektu honekin urrats bat gehiago eman dugu gure bezeroei kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko konpromisoan.

Azpimarratu behar da informazioaren segurtasunari buruzko ISO 27001 arauaren barruan SaaS ostatu- eta mantentze-zerbitzuei eusten dien DPZ berriaren segurtasun-neurri guztiak ikuskatu direla, beharrezko baldintza guztiak nota onarekin betez.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Oreka ITko barne-talde guztiei, beren prozesuak berrikusten eta hobetzen parte hartzeagatik.

 

OREKA IT - Consultoría tecnológica SAP ERP en Vitoria - Gasteiz (Alava)