Gabon zoriontsuak eta
Urte Berri Ona opa dizkizuegu!
Oraindik bi aste falta direla Gabonetarako eta bulegoak “Tómbola Antojitos” estiloan, baina bertsio gastronomikoan, argitu duela eguna?
Ba halaxe da, bai, baino uste dut eskertuko duzula 2023an zer ekartzen dizudan denborarekin jakitea, datozen egunetarako zure erosketa-zerrendatik kentzeko… lehenago jaten ez baduzu, noski. Hau ia otsailean irakurtzen bazaude, jakin dezazun zure lankideen artean zozketatzeko zorian egon naizela, izan ere, itxaronaldiarekin gaizki moldatzen den gauzaren bat edo beste dakart…
Gurekin urtebete baino gutxiago badaramazu, lehenik eta behin, ongi etorri eta pozten nau zure Gabonetako saskia bezala agurtzeak 😉. Zuretzako dena berria izango da, eta ez duzu jakingo gure lagun, senide eta ezagunek gugandik hurbil ekoizten dituzten produktuez osatuta nagoela. Batzuk klasikoak dira, eta denborarekin ezagutuko (eta itxarongo) dituzu, besteak datozen eta doazen berritasunak dira. Dagoeneko bulegoetako obra gehiago bizi izan badituzu etxean izan dituzunak baino, ingurumariak alde batera utzita, goazen interesatzen zaigunera.
ZERRENDA
Turroia bezala bueltan dira Iñaki Díazen aitaren eztia Antoñanatik, Lapuebla de Labarcako ardo ondua Iraitzek proposaturikoa eta Deliak Kanpezutik ekartzen digun odolkia. Gainera, Maitek Gernikatik ekartzen dituen Oribaltzak errepikatzen ditugu (aurkikuntza handia…), eta Nafarroatik datozen produktuen zerrenda luzea: Liher eta Raquelek Altsasutik txistorra eta patea dakarkigute, Lodosako piperrak Amaiaren eskutik, eta dagoeneko klasikoak diren Oibarreko pastak, María Garderi esker gozatuko ditugunak.
Danbor-arradak aurtengo nobedadeentzat. Egiozue lekua Jon Irabienek dakarren Zallako txakolinari, Otxandioko Idiazabal gaztari Gaizka Mirandaren eskutik, Peraltako zainzuriei Alex Torreguitartek ekartzen dituenak, Roberto Murgaren Castejoneko ardo gorrixkari, Iscareko pinazi iberikoari June Antónen eskutik, eta Arkaitz Duroren ahuakatezko olioaren itzulerari, duela pare bat urte ahosabaia ireki eta arrakasta izan ondoren, noiz itzuliko ote zen galdezka gintuena!
Behin husten nauzula, gogoratu ezazu kartoizkoa naizela, %100 berrerabilgarria eta birziklagarria. Jasoko duzun lagun ikusezinaren oparia ganbarara igotzeko baliagarria naiz (zu eta biok badakigulako hor bukatuko duela, gogoratu abisatu zintudala) edo beste urte batez bulegora Gabon gauean ekartzen ditugun gabonetako jertseak gordetzeko (lehiakortasuna gogorra eta maila altua dira, baina parte hartzera gonbidatzen zaitut). Ni berrerabiltzea ez baduzu aukeratzat hartzen, edukiontzi urdinean utzi nazazu eta ordutik aurrera ni neu kudeatuko naiz.
Baina… itxaron… zuk gazta udaberrian jaten duzula, pastak abuztuan edota ardoa urte osoan atsegin duzula? Hemen gero eta gehiago gara, gure berezitasun eta bitxikeriekin, eta komentatu didatenez produktu hauek urtean zehar lortzeko aukera proposatu da. Taldeka antolatuz gero, urtean zehar produktuak eskatzeko froga egin dezakegu. Interesekoa baduzu, esteka uzten dizut, ideia martxan jartze aldera.
Hau esanda, momentu sentikorra dator… jaiegun hauetaz disfrutatu dezazun espero dut, gehien maite dituzunekin batera, eta Urte Berri Ona opa dizut. Honekin batera, eskertuko nahiko nizuke ziur zure lankideekin batera aurten egin duzun ahalegina, egunez egun “moloiagoak” izan gaitezen…ejem…Bai, badakit, baina 15 urte betetzen ditugu eta hori gazte-jargoian-baina-ez-hain-gaztean nabaritzen hasten da.
Portzierto, tonbolako erreferentzia ez baduzu hartu, Gasteiz, Bilbo, Donostia edo Iruñeatik pasatzen diren azoka ibiltariren batera joatera animatzen zaitut, non, ia azoka huek bezain ospetsuak garen gure irekierei esker… eta etorriko direnak. Stay tuned eta hurrengo urtera arte!
P.D.: saski batek hitz egiteak arraro iruditu bazaizu, argi utzi nahiko nuke ez nauela CHatGPT-k idatzi, zinez… izan ere, askoz hobeto pertsona batek lantzea, ezta?
Jai zoriontsuak izan!