Zerbitzu Integrala

SAP Business One, kudeaketa sistema guztien kudeaketan laguntza eskaintzeaz gain, Web arloko edozein zerbitzu aurrera eramateko baliabideak ditugu, komertzio elektronikoa, sistema administrazioa edo ahokalekua.

ETE-entzako Web zerbitzua

Merkatuan dauden teknologiak aurreratuenekin, Webgune korporatiboak garatzen ditugu, CMS estandarrak (Wordpress, Joomla, Prestashop) zein neurrira garatutako webguneak, alegia. Online dendak eta komertzio elektronikoa egiteko plataformak integratzen ditugu, merkatuan dauden plataforma aurreratuenekin (Magento, Prestashop, Woocommerce). Web – ERP arteko integrazioak garatzen ditugu ere.

Informazio gehiago hemen.

Datu zentroa eta sistema administrazioa

Bezeroari esfortzu eta kostuak aurreztea helburuarekin, enpresa txikientzako azpiegitura informatiko osoaren kanpo-kudeaketa guztiaz arduratzen gara. Helburua, enpresari bere baliabide eta esfortzu guztiak bere negozioan inbertitzeko ahalmena eskaintzea delarik.

Gure zerbitzuak honakoa eskaintzen du:

  • Zerbitzarien kudeaketa eta mantenua
  • Datu baseak
  • Sareak
  • Back-up, switch, router-en kudeaketa
  • Segurtasuna
  • Birtualizazioa
  • Web aholkalekua zerbitzari konpartituan zein VPS-an
  • - Kudeaketa sistema, ecommerce edota dimentsio handiko plataformentzako hodei-ahokalekua

Bezero bakoitzaren aurrezpen beharretara egokitutako kanpo-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Zerbitzu hauek, teknikoki gure Data Center-ari sor diogu, azken belaunaldiko hardware-a baitugu. Giza-baliabideei dagokienez, IT kudeaketan esperientzia zabaleko taldea dugu, maila goreneko ziurtagiri teknikoko taldea, alegia.

Aliantza sarea

Gure xede nagusia, bezeroari zerbitzu integrala eskaintzan oinarritzen da. Horrela, kudeaketa eta eraginkortasuna areagotzen da, kostua ahalik eta ondoen egokituz. Horrez gain, finantzazio edota diru-laguntza publikoen kudeaketa egiten dugu ere. Hau guztia eraginkorra izateko, bezeroei irtenbide osatuak eskaintzeko ahalmena duten tokiko enpresen ekosistema dugu:

  • Asitec Zerbitzu informatikoak:Kanpo kudeaketa informatikoa eta hardware hornitzailea. Informatika aholkulari orokorrak.
  • Digitex-Xerox:dokumentu eta inprimagailu zerbitzuak. Xerox markaren hornitzaile ofiziala, inprimagailu, scaner, eta abarrekoak,
  • DC Elkartuak:kudeaketa eta estrategia aholkularitza. Enpresei kudeaketa eta errentagarritasuna hobetzen laguntzen die.
  • DPG:enpresentzako diru-laguntzak eta finantzazioa bilatzen eta eskuratzen dituen enpresa. Kudeaketarako, internazionalizaziorako eta abarretarako software ezarpen proiektuentzako euskarri.