SAP S/4HANA ERP

SAP S/4HANAIndustria 4.0 eta Ekonomia Digitalera zuzendutako SAP R/3 negozio suite-aren eboluzioa da, helburua, erakundeek Gauzen Internetari (loT), Big Data, denbora errealeko analitika eta txostenak, mugikorrren teknologia, negozio-sareak, eta abarrei ahalik eta etekin gehien atera ahal izatea da.

SAP S/4HANA-kaplikazioak eta Big Data azterketa sistemak plataforma bakarrean bateratzen ditu. Modu honetan, arduradunek bere erakundeak abian dituen prozesu ezberdinen berehalako informazioa izango dute. Errealitatearen ikuspegi bakarra eskaintzean, SAP S/4HANAk konplexutasuna nabarmenki murrizten du, datuen kalitatea bermatzen du eta aldi berean, prozesu eta eragiketen berrikuntza eta optimizazioaren alde jotzen du ere, enpresaren lan-ildo edo sail ezberdinen balioa handituz.

Erabiltzailearen esperientziari dagokionez, SAP S/4HANA erabilerraztasuna bilatzen da. Zentzu honetan, SAP S/4HANAk, Fiori interface-a dauka, eta honek, irisgarritasuna eta erabiltzaileen esperientzia hobetzea dakar. Bestalde, SAP S/4HANA mugikortasunerako pentsatuta dago, eta ondorioz, negozioaren erabiltzaileek datuetara sarbidea edozein lekutik daukate, denbora errealean, eta behar dutenerako; planifikazioa, aurreikuspena edota simulazioak egiteko.

Beste hitz batzuetan, SAP S/4HANA barne eta kanpo-elementuak azpiegitura bakarrean biltzen ditu, ERP tradizionaletik harago doa, alegia. Erakunde baten prozesu guztiak konektatzen ditu, informazio estrategikoa eskaintzen du eta negozioa mundu digitalarekin integratzen du.