Udako oporraldia behin igarota, Orekako Euskara Taldean (Eurekan) berriz jarri gara lanean gure enpresan euskara sustatzeko asmoarekin jarraituz.

eureka logo

Hemendik urte amaiera bitartean, jadanik ezagunak dituzuen ondorengo ekintzak antolatuko ditugu:

  • Hilabetean behin mintza-laguna egingo dugu, ostegun arratsaldez Lakuako auzotik.
  • Internet zabaltzen dizkigun esparruak erabiliz jokoak antolatuko ditugu, eta irabazleak noski, sarituko ditugu.
  • Gogoratu behar dizuegu era berean, gure euskarazko liburutegia zabalik dagoela, eta bertan euskaraz irakurtzeko aukera anitz dituzuela.
  • Gure sare sozialetan ere lehiaketaren bat antolatuko dugu, euskaraz jarraitzen gaituzten lagun kopurua handitzeko.
  • Aurten ere, Durangoko liburu azokara joateko txango bat antolatuko dugu.
  • Eta oraindik ere, aurreratuko ez dizkizuegun sorpresa gehiago egongo dira…

Ikusten duzuenez, indarrez hasi nahi dugu aurtengo ikasturtea, baina horretarako zuek guztion laguntza beharrezkoa dugu! Gogoan hartu enpresa txikia garela eta zuek guztien parte hartzea nahitaezkoa dugula Eureka aurrera eramateko: langile, lagun, bezero, hornitzaile, jarraitzaile… hartu hitza Eurekarekin!!!