SAP SMARTFORMS & ADOBE FORMS

sortu, mantendu eta kudeatu inprimakiak denboraren erdia erabiliz

SAP SmarForms

SAP Smartforms SAP sistemetan modu masiboan inprimatzen diren inprimakiak sortu eta kudeatzeko erabiltzen da. SAP Smartforms inprimagailu, fax, e-posta edo internetentzako irteerak jasaten ditu (XML irteera erabiliz).

Nahi adina inprimaki sortzeko tresnaz gain, SAP-ek inprimaki eredu sorta bat hornitzen du negozio prozesu nagusientzat. Bezeroekiko harremanak kudeatzeko (CRM), SD banaketa aplikazioak, FI Finantzak eta HCM Giza Baliabideentzako inprimakiak R/3 ediziorako.

SAP SmartForms honako abantailak eskaintzen ditu:

  • Denboraren erdian inprimakiak sortu eta mantendu
  • Programazio ezagupenik izan gabe inprimakiak egokitzeko aukera, erabat grafikoa den erabiltzailearen interfazeari eskerrak
  • Web publikazioa erabiltzeko aukera XML irteera erabiliz

SAP Smart Forms tresnak, SAPscript Forms tresna ordezkatzen du. Ala ere, SAPsript forms etorkizunean ere mantendua izango da, eta aldaketarik egin gabe erabili ahal izango dira. SAPscript-eko testuak Smart Forms-etan erabili daitezke. SAPscript-etik Smart Forms-erako migrazioa aurreikusitako aukera bat da

SmartForms - SAP Formularioak

AdobeForms

Adobe LiveCycle Forms erabiliz, negozio prozesu nagusiak konpainiaren mugez gain zabaldu daitezke modu ziur eta eraginkor batean kostuei dagokionez. XML formatuan txantiloiak sortu eta esleitu itzazu PDF edo HTML inprimakiak bailira, edota Flash esperientzia gidatuak. Datuak atzeman eta back-end sistemetara igortzen ditu zuzenean, formateatutako negozio prozesuak hobezindu eta datuaren garbitasuna ziurtatzen du.

Gaitasun garrantzitsuenak:

  • Inprimakien txantiloiak modu bizkor batean sortu, esleitu eta prozesatu
  • Erabiltzailearen esperientzia hobetu inprimaki eta gida dinamikoekin
  • Gobernuak ezaritako erabilerraztasun eskakizunak betetzen ditu
  • Bigarren mailako sistemekin (back end) baterabiltzen da eta beste LveCycle moduluekin
SmartForms – AdobeForms –SAP sistementzako inprimakiak