SAP RMS & Workflow

aukerak ugaritzen dira

SAP Records Management System (SAP RMS)

RMS, espedienteen kudeaketa elektronikorako soluzio estandar bat da.

Informaziorako sarbide bizkor bat izatea negozio baten kudeaketa arrakastatsuaren giltza da. RMS tresnak sarbide bizkor hau ziurtatzen du. Espediente bakar batean, negozio transakzio baten inguruko informazio osoa egitura hierarkiko garden batean dago multzokatua.

Paperean dauden espedienteak taxuera elektronikora bihurtzerakoan, paperik gabeko bulego baten abantailez gozatu daiteke: ez dago espedienteen biltegiratze kosturik, ez dago zertan kopia prozedura garestietatik igaro behar eta informazioaren erauzketa hobezin bat hornitzen du.

Dokumentuez gain, osagai elektronikoen aukera anitz bat baterabildu daiteke (osagaiak tokian tokiko SAP sistema batetik, beste SAP sistema batzuetatik edo SAP ez diren sistemetatik etorri daitezke):

  • Business objects
  • Transakzioak
  • Txostenak

SAP Business Workflows

SAP Business Workflow R/3 sisteman oraindik mapeatuta ez dauden negozio prozesuak definitzeko erabili daiteke. Hauek, onespen edo abiarazte prozesu soilak (release) izan daitezke. Edota konplexuagoak direnak, material maisu bat sortu eta zerikusia duten departamentu guztiak koordinatzea bezala.

SAP Business Workflow bereziki egokia da lan prozesuak modu errepikakor batean burutu behar direneko egoerentzat, edo negozio prozesuak hurrenkera espezifiko batean agente askoren parte hartzea behar duten egoeretarako.

SAP Workflow – Business Process