PROCESS INTEGRATION (SAP PI)

zure enpresaren aplikazio guztiak modu errezean konektatzen

SAP Netweaver (PI) plataformaren prozesuen integraziorako softwarea, enpresen aplikazioak baterabiltzeko SAP-ek duen tresna da. Netweaver produktu taldearen osagai bat azken batean, enpresa batean Software honen eta barneko zein kanpoko sistemen arteko datu trukaketa ahalbidetzen duena. Netweaver plataformako beste osagai batzuk bezala, SAP PI bateragarria da SAP ez diren software eta aplikazioekin.

SAP PI, baterabiltzearen "broker" bat bailitzan uler dezakegu, eskakizun aldagarriak dituzten entitateen artean bitartekari lanak egiten dituelako, konektibitate, formatu eta protokolo terminoetan. SAP PI-k, interfazeentzako errepositorio amankomun bat hornituz, TCO-aren (Jabegoaren Erabateko Kostea) murrizketa ahalbidetzen du. PI baten osagarri nagusiari, SAP integration Server esaten zaio, eta barneko zein kanpoko sare sistemetan sistema operatibo eta aplikazio ezberdinen elkarrekintza errazten du.

SAP PI, SAP WAS (Web Aplication Server) baten gainean dago eratua.

SAP Exchange Infraestructure bezala ezagutu genuen lehen bertsioa XI 2.0 izan zen, gero 3.0, 7.0 eta 7.1 bertsioak etorri ziren. 7.0 bertsiotik aurrera, SAP Exchange Infraestructure (XI), SAP Process Integration (PI) bezala izendatu da.


SAP Process Integration – SAP PI – SAP prozesuen baterabiltzea