SAP MANTENUA

Mantenu orokorra: zuzentzailea, prebentiboa, ebolutiboa

Gure mantenu zuzentzaile, eboluzio eta garapen zerbitzuek, IEC/ISO-20000-an markatutako praktika onak jarraitzen dituzte. Zerbitzu hauek, honako aplikazio eta SAP ERP (S/4HANA y R/3), SAP BI eta SAP Business One moduluak bere gain hartzen dituzte:

  • Finantzak: Proiektuen kudeaketa, finantzak eta Controlling.
  • Logistika: Sales & Distribution, Production Planning, Materials Management, Warehouse Management, Quality Management eta Plant Maintenance.
  • Giza-baliabideak: HCM (Human Capital Mangement), Nomina, Langileen kudeaketa, Denbora eta epeen kudeaketa, lan hutsegiteak, SuccessFactors.
  • Business Intelligence: Business Warehouse eta Business Object aplikazioak
  • SAP BASIS sistemak
  • Neurrira sortutako garapenak: ABAP, ABAP OO, ABAP Web Dynpro
  • Ataria: Employee Self-Service, Manager Self Service
  • SAP Business One ERP

Mantenu zerbitzuaren barnean, neurri zuzentzaile, ebolutiboak eta neurrira sortutako garapenak sartzen dira. Denek, bezeroaren sistemen eboluzioa eta edozein ingurunearekin integratzea ahalbidetzea helburu dutelarik.

Oreka IT-ren mantenu zerbitzuen abantailak informazio sistema oso baten kudeaketa integralean oinarritzen dira, baita sistema hori osatzen duten aplikazio guztien kudeaketan ere. Bezeroari jarraian aurkezten diren onurak bermatzen dien zerbitzua eskaintzen zaie:

  • Ekoizpen maila altua
  • Kostuen kontrola eta gardentasuna
  • Neurketa eta kontrola
  • Zerbitzuaren erabilgarritasuna
SAP Mantenimendu zerbitzuak

Intzidentzia kudeatzailea

Aurrekoaz gain, Oreka IT-k bere SAP tresna propioa diseinatu du ere, barne-kudeaketa eta intzidentziak kudeatzeko: Intzidentzia kudeatzailea.

Oreka IT-ren intzidentzia kudeatzaileak, intzidentzia baten aurrean, bezero eta teknikarien arteko harremana arintzen eta errazten du. Tresna hau bezero bakoitzaren egoera eta izatera egokitzen da:

  • Intzidentziak zein moduluek jasoko dituzten zehaztu.
  • Intzidentziak zeri buruzkoak izango diren zehaztu.
  • Bezero bakoitzarekin hitzartutako ANS-ak konfiguratu.
  • Zerbitzua, bezero bakoitzaren egutegi, ordutegi eta abarretara egokitu.

Intzidentzia kudeatzailea, gure mantenu zerbitzuaren beste zerbitzu bat denez, IEC/OS-20000 ziurtagiriaren ikuskaritza eta kontrol ofizial guztiak pasatu ditu, eta bere gain, edozein motako intzidentziak hartu ditzake:

  • Zuzentzaileak
  • Ebolutiboak
  • Euskarri
  • Prebentzio-neurriak
  • Arazo edo huts egiteen kudeaketa

Oreka I.T.-ren Intzidentzia Kudeatzailea