Ziurtagiriak eta kalitatea

SAP irtenbideen biziraupen osoko kudeaketa zikloaz arduratzen gara

SAP irtenbideen biziraupen osoko zikloaz arduratzeko ahalmena dugula bermatzen dituzten ziurtagiri guztiak ditugu, hau da, bezeroari, ziklo horretan zehar laguntza teknikoa eta zerbitzua eskaintzeko ahalmena dugu. Salmentaren momentutik, ezarpen, mantenu, eboluzio eta euskarri lanak egitera.

SAP EBM – Extended Business Member

ERP-ak abian dituen produktu ezberdinen (Enpresa ertain eta handietarako SAP Suite edo SAP S/4HANA eta PYME-entzako SAP Business One), zein tresna ezberdinen eta Business Intelligence sistemen lizentzien banatzaile ofizialak gara.

Zure enpresan SAP ezartzea dituen kostuak jakin nahi al dituzu? SAP ERP-aren lizentzien kostuez gain, zure sistema berria produkzioan jartzeko beharrezkoak dituzun aholkularitza zerbitzuen kostuak kalkulatzen laguntzen dizkizugu ere.

Certificado Bai Euskarari

SAP Services

SAP-ek, Oreka IT-ko esperientzia, ezagupen eta gure aholkularien formakuntza maila bermatzen ditu. Oreka It-k dituen bezeroentzako ziurtagiri bat da, hau da, SAP aplikazio ezberdinen mantenu eta eboluzioaz arduratzeko beharrezkoak dituen baliabide eta ezagupen teknikoak dituenaren bermea.

Partnership mailan gure azken lorpena SAP S/4HANA Asset Management ziurtagiria eskuratzea izan da. Ziurtagiri hau, ERP SAP S/4HANA eta aktiboen, arrisku eta etekin globalen kostuen kudeaketan laguntza eskaintzearen testuinguruan lortu da.

ISO/IEC 20.000

Bezeroen SAP sistemen euskarri edo mantenu proiektuak gauzatzeko erreferentzia estandarra da, sistema edozein dela ere, ERP, BW, HANA, eta abar. Helburua, bezeroari ahalik eta zerbitzurik egokiena eskaintzea da, praktika onen testuinguruan eta behar dituen eta sortu zaizkion espektatibetara egokituz.

SAP Extended Busines Program (EBM) - Partner official de SAP

Gizarte-ardura

Oreka IT-k inguruneaz gozatzeaz gain, bere hobekuntzarekin konpromisoa hartzen du ahaleginak eta baliabideak jarriz.

Azpimarra daitekeen gertaera bat, enpresa pribatuan euskara normalizatzeko asmoz Bai Euskarari ziurtagiria lortzea da. Ziurtagiri hau, Ziurtagiriaren Elkartea ematen du eta euskararekin dugun konpromisoaz gain, gure zerbitzuak euskaraz emateko gaitasuna erakusten du.

Gainera, gustukoa dugun beste gauza bat kirola da eta posible den guztia egiten dugu gure ingurunean sustatzeko. Horregatik Zailu eta Harrikada Curling Taldea’ kluben babesleak gara.

Kirola, kultura edota gure gizarte-ingurunearekin lotutako babesle izateko proposamenen bat izatekotan, gurekin harremanetan jarri zaitez!