Corporate Balance

Oreka korporatiboa

Atal honetan, aholkularitza informatikoaren (munduaren) gaur egungo egoeraz dugun ikuspegia azaldu nahi dugu. Bestalde, Oreka IT-ren lan-filosofia elikatzen duen oinarriak aurkezten dizkizuegu ere, baita oreka korporatibotzat jotzen dugun hori ere, enpresaren bereizgarritasun ezaugarria, alegia.

Aholkularitza informatikoa

Urteetan merkatu aldarkor eta gogorrean aurrera egiteko ahaleginek, aholkularitza informatikoaren enpresa zein langileen irudia okertzea eragin dute. Honek, aholkularitzen inguruan mesfidantza areagotzea eragin du, baita eskaintzen diren zerbitzuen aurrean bezeroek duten mesfidantza ere.

Mesfidantza guzti hau sortu duten arrazoiak honako hauetan laburbildu daitezke:

  • Saltzen den eta azkenean ematen den zerbitzuen arteko egokitasun falta.

  • Bezeroari eskaintzen zaion informazio murritza.

  • Harremanetarako ildo jariotsuak sortzeko ezintasuna, barne zein kanpo mailan.

  • Salmenta osteko zerbitzuaren kalitate txarra.

Oreka

Oreka IT sektorearen egungo joeraren aurka joateko sortu zen, aholkularitza informatikoaren mundura oreka dosi bat eskaintzeko asmoz. Baina, zer da oreka?

Oreka sinonimotzat honako hauek ditugu: proportzioa, neurria, moderazioa, neurritasuna, armonia, zentzutasuna eta zuhurtasuna. Oreka, objektu baten kontra jotzen duten indar guztien batuketaren ostean, objektuak berak konpentsatuta mantentzea da.

CORPORATE BALANCE - Oreka korporatiboa

OREKA IT bere sektorean aurrekaria den filosofia batetik jaio da. Filosofia hori, oinarrizko HIRU pilaretan babesten delarik, eta horiek dira, hain zuzen, CORPORATE BALANCE deritzogun hori definitzen dutenak:

  • Bezeroa: SAP soluzioak ezartzeko kapazak gara, enpresa txiki zein multinazionaletan, arreta zuzenaren bidez, hau da, arreta inpertsonala, bizitasuna, komunikazio arazoak edota proiektu batek jaso ditzaken aldaketen aurrean egokitzeko zailtasunak saihestuz. Puntu honetan, Corporate Balance-a konpainiaren ezberdintasun faktorea da, gertutasuna, segurtasuna, kalitatea eta dinamismoa sustatuz, proiektu bakoitza elkarlana bihurtuz. Gure bezeroak bizi dituzten giza zein ekonomia errealitate berean bizi gara, eta horri esker, Oreka IT-ren etorkizuna gure zerbitzuen arrakasta zein bezeroen gogobetetzea lotuta ulertu dugu. Horregatik esfortzuan eskuzabalak gara eta bezeroen negozioei balore gehigarria ematen saiatzen gara.

  • Ezagutza: bezeroen gogobetetzean oinarritzen den oreka mantentzen dugu, baina baita gure langileenean ere. Horretarako, gure langileek formakuntza jarraitua jasotzen dute, bere hazkuntza profesionala eta bere ezagupenak eguneratuak mantentzen direla bermatuz. Era berean, langile horrek bere lankideei ezagutza hori guztia helaraziko die gainera. Oreka perfektuko zikloa.

  • Langilea: lantalde batek arrakasta izateko, kide bakoitzak bere ezagupenak zabaldu eta besteenak jasotzen jakin behar du, eta horretarako, bere lanpostuan eroso egon behar du. Oreka IT-k RRHH politika gogorren kontra doa oreka mantenduz, bere langileei lan-bizitza eta familia bateragarri egiten. Oreka IT-n langile bakoitza orekatutako, lotutako eta balore handiko lantalde baten funtsezko kidea da.