Business Intelligence

Zure enpresan gertatzen dena denbora errealean ezagutzeko aukera al duzu?

Zer da BI(Business Intelligence)?Hitzak berak adierazten duen moduan, ‘Negozio Inteligentzia’, enpresa-informazioa jasotzeko eta aztertzeko ahalmena da BI. Informazio hori, gure SAP sistemako kudeaketa prozesuetatik zein bestelako iturritik datorrela.

Datuen tratamendu eta bilketaren bidez, BW (Data Warehouse) sistema batek, eta informazioaren kudeaketaren bidez, BO (BusinessObjects) tresnak baliabide, zure eguneroko lanetan erabakiak hartzea erraztuko dizuten adierazleak eskura jarriko dizkizu.

SAP Business Intelligence

Oreka IT-k, enpresaren ekintza aurreikusitako testuinguruan garatzen ari den gaineko informazioa jasotzen duen sistema garatzen laguntzen dizu, produktibitate eta administrazioan oinarri eta funtsezkoak diren adierazleak jasotzen dituen sistema, alegia. Hau guzti hau, tresnen aplikazioa mugatzen ez den irtenbide integralarekin, izan ere, eskura duen teknologia guztiak erabiliz, benetako behar guztiak asetzen baititugu.

Modu erraz eta intuitiboan, enpresaren eboluzioa ikusi eta aztertu daiteke, eta ez hori bakarrik, negozioaren kudeaketan oinarrizkoak izan daitezkeen erabakiak hartzerakoan aurreikuspen azterketak egin ahalko ditugu ere.

Oreka IT-n zure kasua aztertzeko aukera ematen dizugu, inongo konpromezurik gabe, SAP Business Intelligence zure erakundean ekar ditzakeen onurak azalduko dizkizugu. Horretarako, SAP BI taldearen arduradunarekin harreman zuzenean jarri zaitezke.

Business Intelligence (SAP BI) spain