Enpresa eta autonomoentzako aholkularitza

Zure negozioaren aliatu estrategikoa izango gara

6 urteko esperientziari esker, enpesen zein autonomoentzako aholkularitza zerbitzua eskaintzen hasi gara 2015 urtean. Abiapuntu bezala, enpresaren negozio-prozesuen ezaguera zabala eta kudeaketa teknologia aurreratuena bai ditugu: SAP ERP eta SAP Business Intelligence.

Gure taldeak desberdintasuna egiten du

Berezi egiten gaitu gure taldeak. Enpresen prozesuen ezagueraz betetako aholkulariak gure bezeroekin harremanetan jartzen ditugu bere kontularitza eta langileen kudeaketan laguntzeko.

Zure negozioaren esparru horiek kudeatuko ditugu, gurea izango balitz bezala. Izan ere, aholkularitza zerbitzuaz harago, zure negozioaren aliatu estrategikoa izango gara.

Aholkularitza tradizionalaren bilakaera

Ohitura zaharrak alde batera uzteko asmoa daukagunez, aholkularitza tradizionalaren moldea apurtu dugu. Merkatuaren teknologia aurreratuena gure bezeroen eskuetan jartzearen ondorioz, zerbitzu bizkorra eta prestua eskaintzeko gai gara.

Besteak beste, zure kontularitzaren egoera unean-unean begiratu, txostenak eta ereduak jazotzeko gure Web atarian sartu. Ratioak eta negozio adierazleak aztertu ahalko dituzu ere gure analisi aplikazioei esker.

Horretaz gain, sortutako dokumentazio guztia (fakturak, ordainsariak, ea) berehala bidali ahalko ditugu Metapostaren bidez. Eta noski, zerbitzu hauek bai gaztelaniaz, bai euskaraz eskain ditzakegu.

Xehetasun gehiago ezagutu nahi izanez gero, segidan dauden esteketan sar zaitezke:


Autonomoentzako Kontularitza eta fiskalitatea - Vitoria-Gasteiz