Tolosaldeko lan mundua euskaratzeko egitasmoa

Atzo Tolosaldeko lan mundua euskaratzeko egitasmora hurbildu ginen, euskara lan munduan normalizatzeko eskualdean egiten ari diren lanaren gaineko berri izateko eta gure esperientziaren lekukoa plazaratzeko.

Gonbidatuen artean, hainbat euskara eragile izan ziren, eta artikulu honetan, bere ekarpenen laburpen bat egiten dut.

Ekitaldia Pierre- Etienne Laporteren esaldi batekin hasi zen, “Lan mundua da hizkuntza normalkuntzaren giltzarria”, esaldiak berak, Tolosako lantaldearen helburua ezin hobeto adierazten du.

Kike Amonarriz izan zen hitz egiten lehena, eta berak eman zizkigun daturik esanguratsuenak. Tolosaldeako biztanleriaren %71a euskalduna da eta %16 ia euskalduna, gauzak horrela “Tolosan ez bada, nun? eta orain ez bada, noiz?” galdera luzatzen zuen Kikek.

Hurrengoa hitz egiten Joseba Barandiaren ekonomilaria izan zen. Berak, enpresetan euskararekiko naturaltasuna eta sentzibilizazioak azpimarratu zituen, euskararen normalkuntzaren bidean ezaugarririk garrantzitsu bezala.

Jaime Bengoak, Copreci-ko bazkide, Fagorrek euskara normalkuntzan guztira 14 milioi euro inbertitu dituela komentatu zuen. Inbertitu hitzari bere pisua eman ziolarik, izan ere, bere ustetan euskaran dirua inbertitu behar da enpresa kokatzen den eskualdean integratzea garrantsitzua den moduan. Era berean, beste galdera bat luzatzen zigun, Tolosan euskara, nahi, gure, behar al dugu?.

Iraitz Perez de Goldarazenak, bere esperientziaz hitz egin zuen. Oreka ITn, euskara normalkuntzaren aldeko lan fina egiten ari dira eta horren prosezuaren gaineko xehetasunak konpartitu zituen. Oreka ITn, izenarekin batera jaio zen euskara lan munduan sustatzeko ideia. Marketing-aren aurrean euskaragatik apustua egin zuten, eta gaur, Oreka elebiduna dela esan dezakegu.

Enpresetako ordezkarien ostean, sindikatu ezberdinetako ordezkarien txanda heldu zen. Guztiek langileei hitza eman zietelarik, izan ere, lan mundua euskalduntzea da egitasmoa, eta langileek zer diote?

Amaitzeko, Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko egitasmoa lan handia egiten ari diren enpresei oparitxo bat eman zieten.

Esta entrada fue publicada en Actualidad OREKA IT, Oreka IT. Guarda el enlace permanente.
Si te ha gustado...Compártelo!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *