SAP HANA: SAP S/4HANA tresna berriaren gakoak

2015. urteko otsailean, SAP-ek negozio kudeaketen aplikazioen suite bertsio berria atera zuen. Suite hau, SAP HANA plataforman sortu da, honek eskaintzen dituen aukera aurreratu guztiekin. SAP S/4HANA, SAP-ek SAP R/3-tik egiten duen berrikuntzarik handiena da.

SAP HANA

Zer da SAP HANA?

Azken belaunaldiko negozio kudeaketa integralaren aplikazio informatikoen suite da. SAP HANA plataformaren gainean garatutako produktu berria da, azken hau, egun dagoen in-memory prozesatzerik aurreratuena egiteko ahalmena duen eta gainera, erabiltzaileak SAP Fiori-rekin duen esperientzia optimizatzeko, SAP-en azken berrikuntzak bere gain hartzen dituen plataforma da.

SAP S/4HANA-k, prozesuen kudeaketan sinplifikazio handia eskaintzen du (datuen eredua, erabiltzaile berrien esperientzia, erabakiak hartzean, ereduak eta negozio-prozesuak) eta teknologia berrikuntzekin bat egiten du (Internet of Things, Big Data, Business Networks, mugikortasuna).

SAP S/4HANA, ekonomia digitala eta Industria 4.0 eredua sustatzeko eraikitako kudeaketa tresna dela esan dezakegu.

Nondik dator SAP S/4HANA izena?

SAP S/4HANA, SAP Business Suite 4 Hana-ren laburdura da. Berrikuntza kantitate izugarria aurkezten ditu eta teknologiaren ikuspuntutik, SAP R/3-tik SAP R/4-ra egin zen aurrera pausua baino salto handiagoa da.

Ezartzeko zer aukera daude erabilgarri?

SAP partner-ak on-premise ezarpen-ereduak eskaintzen dituzte, hodeian eta eredu hibridoetan. Ezarpen eredu hauek guztiek merkatuan eskuragarri daude.

SAP S/4HANA-ren gakoak

  • Datuak gordetzeko eta data footprint azpiegitura murritzagoa (erabiltzaileak utzitako aztarnen datuak).
  • Prozesuen arteko bateratze handiagoa
  • Ikerketa eta ekarpen azkarragoak
  • Prozesuen kudeaketan erraztasuna
  • ERP, CRM, SRM eta PLM moduluen inplementazio bateratua
  • Eguneratutako datuen (%25) eta datu historikoen (%75) bizikidetza
  • Datuak kargatzeko muga gabeko ahalmena
  • Aurreikuspen, eredu eta simulazioak erraz egiten ditu
  • SAP HANA joera anitzetan: aplikazio ezberdinen zerbitzari den azpiegitura bakarra, aldi berean, bezero, erakunde eta abar ezberdinetarako balio duena ere
  • Mota anitzeko datuak: sozialak, testuak, zenbakiak, geografikoak, prozesuak, eta abar
  • Edozein mugikortasun gailurekin integratzea
  • Norbanakoen nahierara moldatzen den ezarpen eredua

Hauek dira SAP S/4HANA-ren gakoak, SAP taldearen negozio suite-ik berritzaileena.

Informazioa gazteleraz eskutratu nahi baduzu egin klik hemen.

Para obtener la información en castellano, visita nuestra entrada sobre SAP HANA.

Esta entrada fue publicada en SAP BI - Business Intelligence, SAP España, SAP Fiori UX, SAP HANA, Tecnología. Guarda el enlace permanente.
Si te ha gustado...Compártelo!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *