Parte hartu Orekaren euskarazko Facebook lehiaketan

Dakizuen bezala, duela gutxi BAI EUSKARARI ziurtagiriaren bigarren maila eskuratu genuen. Horrekin, erakusten dugu gure zerbitzuak euskaraz emateko gai garela eta hori ospatzeko Facebook lehiaketa bat prestatu dugu. Lehiaketa honen saria, irudian agertzen den padel pala da.

Lehiaketan parte hartzeko, sartu hemen eta egin iruzkin bat EUSKARAZ, hurrengo galdera erantzunez:

zer beste erabilera original eta desberdina emango zenioke padel erraketa bati?

facebook

Iruzkinik originalena egiten duen pertsona, padel pala honen irabazlea izango da!

Horrez gain, parte hartzen dutenen artean Oreka IT-ren bi produktu-sail zozkatuko dira. Parte hartu!

Ondoren dauzkazue lehiaketaren oinarriak:

Lehiaketaren oinarriak:

  1. Oreka IT-ren Facebook-eko orrialdean padel pala baten irudi bat argitaratuko da. Irudi honetan lehiaketan parte hartzeko baldintzak erakutsiko dira. Hauek izango dira:
    1. Oreka IT-ren Facebook-eko orrialdearen jarraitzailea izatea: oraindik gure Facebook-eko orrialdearen jarraitzailea ez bazara, “Atsegin dut” botoian klik egin  https://www.facebook.com/OrekaIT orrialdean.
    2. Padel erraketaren irudian “Atsegin dut” botoian klik egitea.
    3. EUSKARAZ iruzkin bat idaztea padel palaren irudian, zer beste erabilera original eta desberdina emango zenioke padel pala bati kontatuz.
  2. Lehiaketa honetan edozein nazionalitate eta herrialdeko pertsonak parte har dezake baldin eta komunikatzeko hizkuntza euskara bada.
  3. Parte-hartzaile bakoitzak bakarrik iruzkin batekin parte-hartzeko aukera izango du.
  4. Iruzkinik originalena egiten duen parte hartzaileak, irudian agertzen den padel pala irabaziko du. Lehiaketa honen antolatzaileak jasotako iruzkin guztien artean, iruzkin onena zein den erabakiko dute.
  5. Parte hartzeko epea, 2014ko Otsailaren 24an goizeko 11etan hasiko da eta 2014ko Martxoaren 10ean gaueko 12etan bukatuko da.
  6. Lehiaketaz gain, parte hartzaile guztien artean Oreka IT-ren bi produktu-sailak (katilu bat eta boligrafo bat) zozkatuko dira.
  7. Lehiaketaren irabazlea, Oreka IT-ren Facebook-eko orrialdean argitaratuko da lehiaketaren amaieraren astean, baita zozketaren irabazleak ere.
  8. Irabazleak Gasteizen bizitzen badira, Oreka IT-ren bulegoan jaso behar izango dute saria (Ikusi non gauden). Bestela, saridunekin harremanetan jarriko gara, saria emateko era bat erabakitzeko.
  9. Lehiaketaren ardura guztia Oreka IT-k bere gain hartzen du, Facebook edozein motatako arduratik libratuz.
  10. Facebook-ek ez du lehiaketa hau babesten ezta antolatzen ere.
  11. Oreka IT-k parte hartzaileen kopuruaren arabera, lehiaketaren epea aldatzeko eskubidea gordetzen du. Halaber, lehiaketaren arautegia aldatu ahal izango du, edozein arrazoiengatik. Kasu hauetan, Oreka IT-ren Facebook orrialdean aldaketaren berri emango dugu eta irudian iruzkin bat idatziko dugu, parte hartzaile guztiei jakinarazteko.
  12. Lehiaketa honetan parte hartzeak (aurretik aipatu diren 3 baldintzak betetzen) oinarriak onartzen direla esan nahi du.
Esta entrada fue publicada en Actualidad OREKA IT, Oreka IT. Guarda el enlace permanente.
Si te ha gustado...Compártelo!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *