Geu Elkartearekin lankidetza kontratua

Hilabete honetan, Oreka IT-ren web garapen sailak Geu Elkartearekin lankidetza kontratu bat gauzatu du. Geu Elkartea, Gasteizen euskararen erabilpena sustatzen duen elkarte bat da.

Lankidetza kontratua Geu Elkartearekin

Lankidetza honen oinarri nagusia teknologia berriekin lotutako gaietan, Geu Elkarteari euskarri teknikoa eskaintzea da, hirinet.net webgunearen mantenamenduan lagunduz. Aldi berean guk gure web garapen eta diseinu zerbitzuak eskaintzeko aukera izango dugu webgunearen bitartez.

Horrez gain, Oreka IT-k webgunean parte hartuko du aktiboki artikulu teknologikoak idazten. Izan ere, dagoeneko badugu argitaratuta gure lehendabiziko artikulua.

Hitzarmen hau, bai Orekararentzat bai Geu Elkartearentzat onuragarria izatea espero dugu.

Guretzat aukera bikaina da Euskararekin dugun konpromisoari jarraitutasuna emateko.

Bai Euskarari Ziurtagiria

Esta entrada fue publicada en Actualidad OREKA IT, Diseño web & Mobility, Oreka IT, Tecnología. Guarda el enlace permanente.
Si te ha gustado...Compártelo!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *